Atzo egin zen Elkargunean Komunitateko Osasun Mahaia sortzeko abian jarritako parte-hartze prozesuaren lehenengo lan saioa, Azkoitia bizi eta osasuntsu baten alde lanean jarraitzeko. Aurretik hainbat bilera egin dituzte udal teknikariek eta ordezkari politikoek eta atzokoan herritarrak eta elkarteak batu ziren.