ADIKZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO UDAL PLANA 2020-2024
Mendekotasunek eta adikzio-jokabideek eragiten duten gizarte-arazoa ez da berria, eta betidanik agertu izan da gizartean, hainbat forma eta adierazpenekin. Alderdi sozialek, ekonomikoek, hezkuntzakoek, teknologikoek eta abarrek oso ezaugarri bereziak ematen dizkiote egungo gizarteari, eta horren ondorio espezifikoa mendekotasuna sortzen duten substantzien erabilera, jokoarekiko mendekotasuna eta teknologia berrien erabilera desegokia dira. Egoera horiek, horien kausak eta ondorio nagusiak ezagutzea eta aztertzea oinarrizkoa da, arazoa minimizatzeko eta baldintza egokietan tratatzeko lan-oinarriak ezarriko dituen estrategia bat ezarri ahal izateko.
Uste horretatik eta gizarteko sektore guztiek egin beharreko ekarpenetatik abiatuta, Azkoiko 2020-2024ko Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Tokiko Planak datozen lau urteetarako aurreikusitako esku-hartze guztiak garatzen ditu.
Jaitsi dokumentuak:
Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Udal Plana 2020-2024.
Azkoitiko Osasun Mahai Komunitarioa bultzatzeko eta sortzeko prozesua. Amaierako txostena.