Udalak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planaren zirriborroa landu du eta herritarrei zabaldu die nahi duen orok ekarpenak egin ditzan. Horretarako otsailaren 11 arte luzatu da epea.
Dokumentua ikusi eta ekarpenak egiteko KLIKATU HEMEN edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Planaren helburu nagusiak dira, besteak beste, udal administrazio orokorraren jardueran genero ikuspegia indartzea, herritarren artean genero kontzientzia bultzatzea eta emakumeen autonomiaren garapena sustatzea, edota Azkoitiko indarkeria matxista aztertzea eta horren adierazpenei aurre egitea.
Dokumentuak ardatz eta helburu nagusiak jasotzeaz gain, ekintza plana biltzen du.