Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Udalak Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea uztailaren 22tik uztailaren 26 artekoa da.
Kontratuen iraupenari dagokionez, lau peoietatik hiru sei hilabetetarako kontratatuko dira eta bat, hiru hilabeterako. Denak lanaldi osorako.
Hautagaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Urola Erdiko eskualdeko udalerriren baten erroldatua egotea.
- Euskarazko ahozko maila altua.
- Balio anitzeko peoien kasuan:
- Horietatik bat (1) RGI jasotzen duena izatea.
- Horietako bat (1) 55 urtetik gorakoa izatea.
- Horietako bi (2) denbora luzeko langabetuak izatea eta horietako bat gutxienez, emakumea izatea.
Kontratu bakoitzak, lanpostuaren ezaugarrien arabera, titulazio, euskararen ezagutza maila eta antzeko baldintza batzuk ditu ezarrita; honi eransten zaion taulan daude adierazita (I. Eranskina).
Eskaintzaren linka: