CECOSA SUPERMERCADOS, S.L. k, herri honetako BAZTERRETXE AUZOA 2an, EROSKI GASOLINDEGI bat ipintzeko baimena eskatu du.

Hau argitara ematen da, 3/1998 Legeak, Otsailaren 27koa, Euskal Herriko  Ingurugiroa babesteko Lege Orokorrak, 58 artikuluan xedatzen duena betez, jarri nahi den iharduerak erasanda gerta daitezkenek egoki derizkieten oharrak egin ahal ditzaten, ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azaltzen denetik kontatutako hamabost egunetako epean.

Azkoitian, 2017ko uztailaren 5ean. Alkate ordeak.

 Ikusi iragarkia.

 

IRAGARKIA

 

2017ko ekainaren 28o Udalbatza Plenoak, beste batzuen artean, honakoa akordioak hartu zituen:

 

LEHENA.- Azkoitiko udalerriko industrialdeetan hiri-izaerako eta asimilatuetako hondakinen kudeaketa Urola Erdiko Mankomunitatearen esku uztea, Mankomunitateko zerbitzu teknikoek 2017ko martxoaren 15ean egindako txostenaren arabera. Txosten hau 1. eranskin gisa batu zaio irizpen honi.

 

BIGARRENA.- Aipatu zerbitzua emateko Urola Erdiko Mankomunitateak aurkezturiko Ordenantza ontzat ematea.

 

HIRUGARRENA.- Azkoitiko udal aurrekontuetan zerbitzua ordaintzeko beharrezkoa den kreditua gordetzea, Urola Erdiko Mankomunitateari dagokion ekarpena egiteko.

 

LAUGARRENA.- Eranbaki hauek udal Kontuhartzailetzari eta Urola Erdiko Mankomunitateari jakinaraztea. Halaber, Azkoitiko udaleko web orrian eta Gipuzkoa Irekian argitaratzea.”

 

Azkoitian, 2017ko ekainaren 29an

ALKATEAK,

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra