Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia da. Tokiko udalek lankidetzan eskualdearen sustapen sozioekonomikoarako dituzten politika eta estrategia publikoen garapenaz arduratzen da erakundea. Bere antolaketa eredua lankidetza publiko pribatuan oinarritzen da.
Zerbitzuak:
Azkoitiko Udalaren agintepeko Udal Baltzu Publikoa. Bere zeregin nagusia lursailen eta eraikuntzen sustapena da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak birgaitzeko, erabilitako etxebizitzak erosteko eta abarretarako dituen laguntzen berri ematen da eta tramitazioak egiten.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:00 – 15:00.
Harremanetarako: Fco. Javier Blázquez Satre (Gerentea) -
Kirol eta kultura jardueratara bideratutako balioaniztun gunea da. Bertan kokatuta daude Abarketatxo Ludoteka, Artxamendi Gazte Topalekua, Gazte Informazio Bulegoa ta KZgunea. Halaber, ikasketa gelak daude eta baita ekimen ezberdinetarako erreserba daitezkeen guneak ere. Instalazioei dagokienez, Ugarteigarango igerileku irekiak ere barne hartzen ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuari atxikita dagoen Kabia organismo autonomoak kudeatzen du. Pertsona nagusien egoitza eta Eguneko Zentroa hartzen ditu barne.
Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Eskualdeko hamaika udaletxek eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osaturiko irabazi asmorik gabeko erakundea da. Landa eremuari lotutako proiektuak sustatzea eta dinamizatzea du helburu.
2007an sortu zen artista euskaldunaren obra bultzatu eta bere baloreak, pentsamenduak, filosofía eta sentimenduak zabaltzeko helburuarekin, bai arlo artistikoan, bai literarioan.