Azkoitia Lantzen, S.A. Azkoitiko Udalaren agintepeko Udal Baltzu Publikoa da.
Sozietatearen xedea da era guztietako zerbitzuak sustatzea, antolatzea eta urbanizatzea, eta erabilgarritasun publiko edo pribatua izan dezaketen etxebizitzak, eraikin industrialak, zerbitzuak eta komunitateko zuzkidurak sustatzea, proiektatzea, eraikitzea, erostea, saltzea edo beste modu batean lagatzea eta kudeatzea, betiere Azkoitiaren eta azkoitiarren onurarako.
Era berean, zerbitzuen artean, etxebizitzen kudeaketarekin zerikusia duten gaien inguruko informazio osoa (bai Azkoitiko Udalak ematen dituen diru-laguntza hauen ingurukoa, bai eta Eusko Jaurlaritzak izapidetzen dituen diru-laguntza edo kudeaketen inguruko informazioa, hala nola, Bizilagun, Etxebide, Bizigune, Birgaitze diru-laguntzak etab.)
Arduradun politikoa: Administrazio Kontseiluaren kideak: Javier Zubizarreta Zubizarreta, Ana Azkoitia Urteaga, Miguel Angel Bastida Aranbarri, Maitane Unanue Azkue, Gaizka Larrañaga Ucin eta Janire Igoa Merino.
Arduradun teknikoa: Esther Arakistain
Azkoitiko Udalan, 1.go solairuan ezkerretara
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8-etatik 15-etara.
Tfnoa.: 943 857151
Zerrbitzuak:
Babes Ofizialeko etxebizitza alokairuan edota erosketan izena emateko informazioa eta izapidetza.
Hutsik dagoen etxebizitza Bizigune programan sartzeko informazioa eta izapidetza.
Alokairu kontratua formalizatu ondoren, Bizilagunen Fidantza gordetzeko informazioa eta izapidetza.
Ondorengo diru-laguntzei buruzko informazioa eta izapidetza:
Azkoitiko herrian pertsona gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza 2018. urterako: (Epez kanpo)
Diru-laguntzaren ordenantza: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2017/05/02/c1702852.pdf
Diru-laguntzaren deialdia: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2018/04/19/c1802586.pdf
Alokairu sozialak bultzatzeko diru-laguntzak: (2018ko abenduaren 31ra arte).
1- Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzeko diru-laguntza, etxebizitza Bizigune edo Asap programan sartuz gero.
2- Etxebizitza eraberritzeko diru-laguntza, etxebizitza Bizigune programan sartuz gero.
3- Etxebizitza eraberritzeko ordaindutako tasa eta zergaren zati baten pareko diru-laguntza bonoetan.
Diru-laguntzaren ordenantza: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2015/02/10/c1501094.pdf
Diru-laguntzaren deialdia: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2018/03/01/c1801333.pdf
Partikularrentzako eta Jabeen komunitateentzako Eusko Jaurlaritzako laguntza-programa, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko.
Bigarren eskuko etxebizitza erosketa
Azkoitiko Birgaitze Integratuko Arean (BIA) kokatutako bigarren eskuko etxebizitza librea erosteko laguntzak.
Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa