Baratze ekologikoen esleipen prozesuan parte hartzeko izen-emate epea: 2022ko urtarrilaren 13tik 30era. EPEZ KANPO
ADJUDIKAZIODUNEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA ETA ITXAROTE- ZERRENDA
Baratze ekologikoen esleipen zozketaren bideoa:
Zozketan parte hartzeko onartuen behin betiko zerrenda
Zozketarako herritar bakoitzak zenbaki bat du (taulan agertzen dena).
COVID-19 a dela eta zozketa ez da jendeaurrean egingo baina grabatu egingo da, eta web orrian argitaratuko da, zerrendarekin batera.
ZOZKETA EGUNA: OTSAILAK 15 -12:30ean
Argibideetarako deitu 943857172 telefonora.
Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda
Onuradun izateko baldintzak
- Azkoitiko udalerrian erroldatuta egotea.
- Ezinbestekoa izango da esleipenerako deialdia argitaratu aurretik gutxienez hiru urte erroldatuta izatea.
- Zerga betebeharrak ordainduta izatea
- Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile.
- Ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe edo erabiltzeko eskubiderik.
Fidantza eta tasa
Erabiltzaile bakoitzak 50 euroko fidantza ordaindu beharko du. Baratzearen erabilera bukatutakoan itzuli egingo zaio fidantza. Horretaz gain, urteko tasa ordaindu beharko du. 2022 urtean 62,28 euro, indarrean dauden Ordenantza Fiskalen arabera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskatzaileek eskaera orriarekin batera aurkeztu beharko dute NANaren fotokopia, zinpeko aitorpena eta hala behar denean, elbarritasuna egiaztatzen duen dokumentua.
Eskaera-orriak behar bezala beteta aurkeztu beharko dira telematikoki edo Azkoitiko Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan (Herriko plaza z/g) 2022ko urtarrilaren 30a arte -egun hori barne- astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:30era.
Informazio osagarria:
Iragarki GAO
Oinarriak
Eskaera orria eta zinpeko adierazpena