Udal karguen dedikazioak eta ordainsariak
Udal karguak betetzeagatik ordainsariak 2023-2027 legealdirako.
2023ko uztailaren 3ko Udalbatza Osoak hautatuen honako dedikazio erregimenak eta ordainsariak onartu ditu:
DEDIKAZIOEN ERREGIMEN EKONOMIKOA
I. Alkatea: Dedikazio esklusiboa, %100ekoa. Ordainsaria: Eusko Jaurlaritzaren Zuzendariari dagokiona - %10: 70.136,01€ urtean. Eraginkortasun data: Onartzen denetik aurrera.
II. Zinegotziak:
- Gizartea eta Herritarrak Batzordeko Lehendakaria. Gizarte Zerbitzuak, integrazioa, Kultura eta Gazteria zinegotzi delegatua. Dedikazio %90. Ordainsaria: 46.526,40€ urtean.
- Lurraldea Batzordeko Lehendakaria. Ingurumena, Landa Garapena, Obrak eta Zerbitzuak zinegotzi delegatua. Dedikazio %100. Ordainsaria: 51.696,06€ urtean.
- Berdintasuna eta Prebentzioa zinegotzi delegatua: Dedikazio %50. Ordainsaria: 25.848,03€ urtean.
- Kirola eta Festak zinegotzi delegatua: Dedikazio %50. Ordainsaria: 25.848,03€ urtean.
- Turismoa, Ondarea, Memoria historikoa eta Azkoitia 700 proiektua zinegotzi delegatua: Dedikazio %50. Ordainsaria: 25.848,03€ urtean.
III. Oposizioa:
- EH Bildu taldeko zinegotzi liberatua: Pertsona bat %100eko dedikazioa. Ordainsaria: 46.526,45€ urtean.
- Azkoitia Bai Elkarrekin taldeko zinegotzi liberatua: Pertsona bat %50eko dedikazioa. Ordainsaria: 23.273,23€ urtean.
- taldeko zinegotzi liberatua: Pertsona bat %15eko dedikazioa. Ordainsaria: 6.978,97€ urtean.
Behin behineko lanpostuen ezaugarriak:
- Alkatearen idazkaria: %100eko dedikazioa eta 41.444,62€ko ordainsaria urtean.
- Komunikazio arduraduna: %100eko dedikazioa eta 41.444,62€ko ordainsaria urtean.