Ana Azkoitia Urteaga (EAJ-PNV)
Mari Jose Arregi Etxeberria (EAJ-PNV)
Sonia Vazquez Tejerina (EAJ-PNV)
Janire Igoa Merino (PSE-EE)
Izendapena:
2023ko uztailaren 3an udalbatza plenoak egindako ez ohiko bilkuran.
Eskuduntzak:
Alkatea ordezten dute, haien izendapenaren ordenan, alkatearen kargua bete gabe dagoenean, kanpoan dagoenean edo gaixorik dagoenean.
Alkateak eskuordetutako eskuduntzak:
Delegazio Orokorra duten zinegotzien zereginak: Honako ahalmen hauek izango dituzte:
• Udalbatza Osoko Bilkuraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren eguneko aztergai-zerrendetan sartzeko gaiak Alkateari proposatzea.
• Bere ordezkaritzaren eremuaren barne, ordenantzak, erregelamenduak, eta udal akordioak bete daitezen agintzea.
• Dagokion eremuaren egituraketa eta antolaketaren proposamena egitea Alkateari.
• Bakoitza bere eremuko obra, hornikuntza, zerbitzu eta, orokorrean, kontratazio-espedienteetan kontratazio-organoa izatea, beti ere Sektore Publikoko Kontratuak arautzen dituen 9/2017 Legean arauturiko kontratu txikien kopuruen barne (15.000 euro gehi BEZ baino zenbateko baxuagoa dutenak, zerbitzu eta hornikuntzei dagokionean, eta 40.000 euro gehi BEZ baino baxuagoa obrei dagokionean), zera da, kontratu txikiak ebazteko eta horietatik eratorritako gastuak onartzeko ahalmena izatea, beti ere Kontratazioko Legeriaren xedapenak kontutan harturik.
• Diru laguntzak eman, eta, orokorrean, ohiko funtzionamenduak sorturiko gastuak onartzea, bere eremuari atxikita direnean, 12.000 €ko kopurura arte, honako izapideak kontutan hartuz:
o Edozein iniziatiba gastu onartu ahal izateko, aurrekontuetan behar adinako zuzkidura izan behar du.
o Erabakitako gastuaz informazioa emango dio Alkatetzari.
• Bakoitzak bere eremuko gaietan era guztietako diru-laguntzak eskatzea.
• Dagokion eremuko aurrekontuen aurreproiektua garaiz prestatzea, finkaturiko epean udalak Aurrekontuak onartu ahal ditzan.
• Delegaturiko eremuari loturiko baliabide fisiko eta giza baliabide guztiak sustatu, koordinatu eta kontrolatzea, udal helburuak hobeto bete ahal izateko.
• Bere lan eremuaren barne sortzen diren gai arrunt eta tramitezko guztiak kudeatzea, dagozkion erabakiak hartuz.
• Proiektuak onartzea, bakoitzaren eremuari atxikitakoak direnean.
3.- Delegazio berezia duten zinegotzien zereginak: Delegazio hauek dituzten zinegotziak barne hartzen dituzten zerbitzuen inguruko barne antolaketa eta kudeaketa aurrera eramateko ahalmena izango dute.
Hori horrela, honako eskumenak izango dituzte:
• Udalbatza Osoko Bilkuraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren eguneko aztergai-zerrendetan sartzeko gaiak gaiaren arabera delegazio orokorra duen zinegotziari proposatzea.
• Bere ordezkaritzaren eremuaren barne, ordenantzak, erregelamenduak, eta udal akordioak betetzeko beharrezkoak diren kudeaketak aurrera eramatea.
• Dagokion eremuaren egituraketa eta antolaketaren proposamena egitea gaiaren araberako delegazio orokorra duen zinegotziari.
• Dagokien zerbitzuen inguruko aurrekontuen aurreproiektua garaiz prestatzea, eta honen berri ematea gaiaren araberako delegazio orokorra duen zinegotziari.
• Delegaturiko eremuari loturiko baliabide fisiko eta giza baliabide guztiak sustatu, koordinatu eta kontrolatzea, udal helburuak hobeto bete ahal izateko.
• Bere lan eremuaren barne sortzen diren gai arrunt eta tramitezkoak kudeatzea.
BIGARREN.- Erabakitako Delegazioen Araubidea honako hau izatea:
1. Alkateari dagokio zinegotzi delegatuen jarduera koordinatzea eta haien arteko eskumen arazoak ebaztea. Delegazio berezia duten zinegotzien kasuan, beren gaiak barne hartzen dituen delegazio orokorra duenari ere badagokio hauen jarduera kontrolatzea eta haien arteko eskumen arazoak ebaztea.
2. Ordezkaritzaren eremuaren barruan erabili behar dira emandako eskuduntzak eta bere titularrak ezingo ditu beste zinegotzi edo organoren esku utzi.
3. Zinegotzi delegatuek erabilitako eskuduntzen berri emango diote Alkateari beharrezkoa den maiztasunarekin. Delegazio bereziak dituztenen kasuan, informazio hori eman beharko diote beren gaiei dagokien delegazio orokorra duen zinegotziari.
4. Izan daitezkeen gai garrantzitsu edo gatazkatsuetan erabaki bat hartu aurretik, zinegotzi delegatuak alkatearekin kontsultatuko du. Delegazio bereziak dituztenen kasuan, beren gaiei dagokien delegazio orokorra duenari kontsultatuko diote, lehendabizi.
5. Ordezkaritzak ez du epemugarik, eta iraungo du ezeztatu arte. Alkatetza honek bere agintaldia amaitu arte edo zinegotzi delegatuek espresuki bere karguari uko egin arte, eta, kasu guztietan, legealdia amaitu arte iraun egingo du.
6. Alkatetza honek, eskuduntza emate hau aldatu edota ezeztatu ahal izango du, hala irizten dionean. Alkateak eskuordetutako eskumenak edozein unetan bereganatu ahal izango ditu, egokitzat hartzen duen zabaltasunez. Eskuordetutako agintariek emaniko ebazpenak, ekintza administratiboak ofizioz berrikusteko aurreikusitako moduan berrikusi ahal izango dira.
7. Zinegotzi delegatuak bere eskumen eremuko gaietan emandako ebazpen administratiboen testuan agertu behar da ebazpena delegazioz emanak direla, eta, delegatu gabeko gaietan, Alkateak emandako ebazpenaren balio bera izango dute.
8. Zinegotzi delegatuek emaniko ekintzak berraztertzeko errekurtsoen bidez errekurritu ahal izango dira. Kasu guztietan Alkate-Lehendakariak ebatziko ditu aipaturiko errekurtsoak.
9. Zinegotzi delegatua ez dagoenean, ordezkaritza eman gabe dagoenean, gaixorik dagoenean edo aritzeko beste edozein ezintasuna duenean, Alkatetzak, eskuduntzen jatorrizko titularra den aldetik, bere gain hartuko ditu, zuzenean eta automatikoki, delegatutako eskuduntzak, hartarako berariaz ebazpenik eman gabe.
10. Delegazio bereziak dituzten zinegotziek ez dute ahalmenik izango hirugarrenei eragiten dien egintza administratiboak ebazteko, eta gaiaren arabera delegazio orokorra duen zinegotziaren gidaritza eta kontrolpean jardungo dute.
HIRUGARREN.- Dekretu honen berri dagokien zinegotziei ematea, egoki iritziz gero, onar dezaten. Zinegotzi bakoitzak onartu duela ulertuko da, Dekretu hau jakinarazi eta hurrengo hiru eguneko epean ez badu ezer adierazten haren aurka.
LAUGARREN.- Dekretu honen berri Osoko Bilkurari ematea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta udaletxeko Iragarki Taulan jartzea.
BOSTGARREN.- Dekretu hau Dekretuen Liburuan transkribatzea, Hirugarren atalean xedaturiko epean indarrean sartuko delarik.