Nork osatzen duten:
EAJ/PNV:
- Ana Azkoitia Urteaga
- Sonia Vázquez Tejerina.
- Imanol Arrizabalaga Larrañaga
- Marijose Arregi Etxeberria.
- Igor Isusquiza García
- Mertxe Zubillaga Albizu
- Juan Bautista Mendizabal Juaristi
- Bozeramailea: Marijose Arregi Etxeberria
BILDU:
- Asier Altuna Epelde
- Ainara Goenaga Andueza
- Iraitz Otaño Mugika
- Itziar Larrañaga Arrizabalaga
- Jon Bastarrika Salegi
- Nagore Orbea Sánchez
- Bozeramailea: Asier Altuna Epelde
AZKOITIA BAI-ELKARREKIN:
- Jose Joakin Etxaniz Peña
- Nerea Machado Iparragirre
- Janire Astigarraga Larrañaga
- Bozeramailea: Jose Joakin Etxaniz Peña
PSE-EE/PSOE:
- Janire Igoa Merino
- Bozeramailea: Janire Igoa Merino
Udalbatzarraren bilkurak:
Deialdiak eta aktak hemen
Zenbatean behin elkartzen diren (aldizkotasuna):
Hilabeteko maiztasunaz (abuztua eta abendua ezik) azkeneko asteazkenetan. Jaieguna izango balitz, aurreko plenoko bilkuran erabakiko da data.
Eskuduntzak:
1. Osoko bilkura zinegotzi guztiek osatzen dute, eta alkatea du buru.
2. Hauek dira, nolanahi ere, osoko bilkurari dagozkion eskumenak:
a) Gobernu-organoak kontrolatzea eta ikuskatzea.
b) Udalerriaz gaindiko antolakundeetan parte hartzeari buruzko erabakiak hartzea; udal-mugartea aldatzea; udalerriak eta 45. artikuluan aipatutako erakundeak sortzea edo ezabatzea; deskontzentratutako organoak sortzea; udalerriburua aldatzea eta udalerriaren edo erakunde horien izena aldatzea, eta bertako bandera, ikurra edo armarria onartzea edo aldatzea.
c) Plangintza orokorrari hasierako onarpena ematea, eta hirigintza-legedian aurreikusitako antolamenduko planen eta gainerako tresnen gaineko udalizapideen amaiera onartzea.
d) Erregelamendu organikoa eta ordenantzak onartzea.
e) Tributu-izaerako baliabide propioak zehaztea; aurrekontuak onartzea eta aldatzea; eta udalaren eskumeneko gaietan gastuak xedatzea eta kontuak onartzea. Hori guztia Toki-ogasunak arautzen dituen Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
f) Zerbitzuak kudeatzeko moduak eta udalekotze-espedienteak onartzea.
g) Beste herri-administrazio batzuek eskuordetzan emandako eskumenak onartzea.
h) Beste toki-erakunde batzuei eta gainerako herri-administrazioei eskumengatazkak jartzea.
i) Langileen plantilla eta lanpostuen zerrenda onartzea; eta funtzionarioen ordainsari osagarri finko eta aldikakoen zenbatekoa eta behin-behineko langileen kopurua eta araubidea finkatzea.
j) Akzio judizialak eta administratiboak baliatzea eta udalbatzaren defentsa egitea osoko bilkuraren eskumeneko gaietan.
k) Udalaren egintzak kaltegarritzat jotzea.
l) Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea.
m) Kreditu-eragiketak ituntzea, baldin eta ekonomia-ekitaldi bakoitzean metatutako zenbatekoak aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10a gainditzen badu, diruzaintzako eragiketak salbuespentzat hartuta, horiek une bakoitzean bizirik dauden eragiketen zenbateko metatuak aurreko ekitaldian kitatutako sarrera arrunten 100eko 15a gainditzen duenean baitagozkio. Hori guztia Toki-ogasunak arautzen dituen Legean xedatutakoaren arabera.
n) Era guztietako kontratuak eta emakidak, horien zenbatekoak aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10a gainditzen badu, eta beti sei milioi euroko kopurua gainditzen badu; horien artean sartzen dira, halaber, urte anitzeko kontratuak eta emakidak ere, epea lau urtetik gorakoa denean, eta epe laburragoko urte anitzekoak urtealdi guztietako zenbateko metatuarekin lehen esandako ehunekoa gainditzen bada, lehenengo ekitaldiko aurrekontuko baliabide arruntak erreferentziatzat hartuta, eta beti letra honetan aipatutako zenbatekoa baino handiagoa bada.
ñ) Obra-proiektuak eta zerbitzu-proiektuak onartzea horiek kontratatu edo horien emakida egiteko eskumenak baditu eta proiektuok aurrekontuetan oraindik aurreikusi gabe badaude.
o) Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, beren balioak aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10a gainditzen badu, eta beti hiru milioi eurotik gorakoa bada; ondarea besterendu ere egin dezake kasu hauetan: • Ondasun higiezin zein ondasun higigarrien kasuan, historiaren zein artearen ikuspegitik baliokoak direla aitortuta badaude, eta besterentzea aurrekontuan aurreikusi gabe badago. • Besterentzea aurrekontuan aurreikusita egonik, ondasunak eskuratzeko lehen adierazitako ehunekoak eta zenbatekoak gainditzen direnean.
p) Onartuak izateko gehiengo berezia behar dutelako, osoko bilkurari dagozkion gainerako eskumenak.
q) Legeek berariaz emandako gainerakoak.
3. Era berean, osoko bilkurari dagokio alkateari ezar liezaiokeen zentsuramozioari buruzko eta alkateak berak jarritako konfiantza-galdekizunari buruzko bozketak egitea; bozketak publikoak izango dira, eta kasu guztietan bakoitzari izenetik deituta egingo dira. Horiek hauteskunde-legedi orokorrean ezarritakoarekin arautzen dira.
4. Osoko bilkurak alkateari eta tokiko gobernu-batzarrari eman diezazkieke bere eskumenak eskuordetzan; baina, salbuespen dira artikulu honetako 2. paragrafoko a), b), c), d), e), f), g), h), i), l) eta p) idatz-zatietan eta 3. paragrafoan zehaztutakoak.