Herri barruko bidegorria egiteko proiektua lantzen ari da Udala, eta bidegorri horren ibilbidea herritarrekin elkarlanean adostu nahi du. Udal teknikariek ibilbidearen zirriborro bat marraztu dute jada, baina proposamen hori herritarrekin elkarbanatu nahi du, euren iritzia eta ekarpenak jasotzeko.
1 Hemen duzue Udalak egin duen proposamenaren irudia eta bere inguruko informazioa
2 Udalaren proposamen horretan zerbait aldatu, gehitu edo kendu nahi baduzu, esaiguzu. Klikatu ondoren botoiak eta egin zure ekarpena.
3 Behin herritarren ekarpenak eta iritzia kontuan hartuta, bigarren proposamen bat egingo du Udalak, eta hori ere herritarrekin kontrastatuko du.