Azaroaren 29an Udal Osoko Ohiko Bilkuran onartu ostean, Etxez Etxeko Laguntza arautzen duen ordenantza berria erakusketa publikoan dago. Bi arrazoirengatik eguneratu da nagusiki araudia. Batetik, 2015ean onartutako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterara egokitzeko eta bestetik, errealitate sozialaren garapenaren arabera sortzen doazen behar eta eskaera berriei modu eraginkorrean erantzuteko.
Ikusi ordenantza.(PDF)