Azkoitiko Udalak indarrean duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) abenduan amaituko da. Hori horrela, amaitzear den planaren balorazioa egin eta hurrengo 2020-2023 eperako plan estrategiko berria onartzea dagokio. Planaren proposamena landu da eta Euskara Batzordean aurkeztu ere bai. Gauza bera egingo da Euskara Mahaian. Halaber, herritarren parte-hartzea sustatu nahi da haien proposamenak jaso ahal izateko. Horretarako epea zabalik dago gaurtik, azaroak 14tik 28ra bitartean.
Dokumentuaren azken orria erabili daiteke proposamenak aurkezteko. Ekarpenak egin daitezke Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bidez edo 943 85 71 75 telefonora deituta.
JAITSI EUSKARA SUSTATZEKO 2020-2023 EKINTZA PLANAren PROPOSAMENA