Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) programak garatzeko dirulaguntza deialdiak honako xehetasunak izango dituk:
Deialdiaren iragarkia HEMEN
- Eskaera egiteko epearen amaiera: irailak 30 (barne)
- Eskaera egiteko modua: telematikoa (https://azkoitia.eus/udala/tramiteak)
- Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa :
i. Zinpeko aitorpena bestelako diru-laguntzei buruz, eta zehaztu beharko da ez dagoela inolako debeku auzitan nahastuta (ESKAERA orrian zinpeko aitorpen hori betetzen baduzue nahikoa da, ez duzue ezer berezirik bete behar).
ii. Kontu korrontearen ziurtagiria banketxeak emanda.
iii. Memoria, diruz laguntzea nahi duen proiektu, jarduera edo programarena. Bertan adieraziko beharko dira diru-laguntza esleitzeko irizpidetan baloratuko diren atalak.
iv. Programa, proiektu edo jardueraren gastuen (kontzeptuak eta zenbatekoak), BEZ barne, eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. Irabazien eta gastuen balantze eredua