2013ko urtarrilaren 11an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, “Azkoitiko landa auzoetako baserri bideetan elur kentze zerbitzua emateko auzolana arautzen duen udal ordenantza”.
Ordenantzaren 3. kapituluan xedatutakoaren arabera:
“3. artikulua. Auzolanean parte hartuko dutenak hautatzeko jardunbidea.
Urte bakoitzeko udazkenetan, Alkatetzaren Dekretuaren bidez, deialdi publiko bat luzatuko du Azkoitiko udalak, auzolanean parte hartzeko interesaturik dauden guztiek bere eskaera aurkez dezaten udaletxeko erregistro orokorrean. Horretarako 15 egun naturaleko epea emango da.”
Beraz, ordenantzaren jardunbideari jarraituz, udaletxeko iragarkien taulan eta web gunean, iragarki hau argitaratuko da, nahi duenak izena eman dezan, landa auzoetako baserri bideetan elur kentze zerbitzua emateko.
Horretarako 15 EGUN NATURALEKO epea izango du.