IRAGARKIA
2022ko martxoaren 18an Alkatetza Dekretuz honako ebazpenak onartu ditu:
LEHENA: Hike eizan! proiektua ezagutzera emateko eta hika hizkerari balioa emateko, I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa deitzea.
BIGARRENA: I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketarako departamenduko zerbitzu teknikoak emandako txostenean proposatutako oinarriak onartzea eta lehiaketa deialdia oinarri horien edukiaren arabera egitea.
HIRUGARRENA: I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako oinarriak argitaratzea udaletxeko webgunean, iragarki oholean eta gardentasun atarian ondoko edukiarekin:
- Lehiaketaren helburua
Lehiaketa honen helburua da hika hizkera bertsogintzan bultzatzea.
- Lehiaketaren sariak
Gazteak:
- saria: 250, 00 €
- saria: 125, 00 €
Helduak:
- saria: 500, 00 € (dagokion zerga-atxikipena izango du)
- saria: 250,00 €
Azkoitia-saria:
Gazteak: 150,00 €
Helduak: 300,00 €
- Lehiaketaren mailak
- Gazteak: 18 urtera arte.
- Helduak: 18 urtetik aurrera.
- Lehiaketara lanak aurkezteko bete beharreko baldintzak
Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan beharko dute.
Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarri beharko zaio.
- Gazteak: gutxienez 6 bertso.
- Helduak: gutxienez 8 bertso.
Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.
Bertso-sorta guztiek euskaraz eta hitanoan idatzita egon beharko dute.
Noka idatzitako bertsoak baloratu egingo dira.
- Eskaerak non eta noiz aurkeztu
Bertso-sorta, izena emateko inprimakiarekin batera, ezizenez sinatuta behar bezala bete eta Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan aurkeztuko da, besteak beste, Azkoitiko Udaleko web orriko tramiteak online atalaren bitartez (https://azkoitia.eus/udala/tramiteak) edo herritarren arreta zerbitzuan:
- Helbidea: Herriko plaza z. g. 20720. AZKOITIA
- Astelehenetik ostiralera: 07:30-15:30
Lan bakoitzeko izen-emate inprimakia aurkeztu beharko da. Bertan zehaztuko da bertso-sorta zein mailatara aurkeztuko den.
Proposamena lehiaketara aurkeztu ondoren, ezin izango da erretiratu.
Lanak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 19an hasiko da eta maiatzaren 31n bukatuko da (biak barne).
- Aurkeztu beharreko agiriak
Bertso-sorta lehiaketara aurkezteko interesatuek udalak emandako I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketarako izen-emate E309 inprimakia aurkeztu beharko dute. Inprimaki hori, interesatuek eskuragarri izango dute Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Azkoitiko udaleko web orrian (www.azkoitia.eus).
Aurrez aurre eta postaz. Izena emateko inprimakiarekin bi gutun-azal ezizenez sinatuta erantsi beharko dira. Batean, bertsoak aurkeztu beharko dira; bestean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, emaila eta telefonoa.
Telematikoki. Izena emateko inprimakiarekin bi fitxategi erantsi beharko dira. Batean, bertsoak ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira; bestean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, emaila eta telefonoa.
Lanak ez dira itzuliko. Prozesua bukatutakoan, lan guztiak Udal Artxiboan gorde eta zainduko dira.
- Epaia eta sari-banaketa
Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz bertsozale-elkarteko bina kidek osatuko dute.
Epaia aldaezina izango da, bertso-sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake.
Irabazleei epaia telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaie.
Udalak bertso-sorta irabazleak 2022ko ekainaren 10ean jakinaraziko ditu komunikabideen bidez. Sari-banaketa ekainaren 30ean II. Hike eizan! Bertso Saioan egingo da Elkargunean.
- Bertsopaper sarituen jabetza-eskubidea
Bertso sarituen egileek Azkoitiko udalari lagatzen dizkie, esklusiboki, lan irabazleen ustiapen-, erreprodukzio-, manipulazio-, edizio- eta erakusketa-eskubideak, bai eta lanaren jabetza industrialarenak ere, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuaren 17. eta 48. artikuluetan ezarritakoaren arabera, zeinak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen.
Sarituek erantzukizun osoa hartuko dute bere gain sor daitekeen edozein eratako erreklamazioren aurrean, edo aurkeztutako lanen originaltasunari, antzekotasunari edo kopia partzialei buruz hirugarrenek egin diezazkioketen erreklamazioen aurrean.
- Oinarriak onartzea
Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
- Izaera pertsonaleko datuak babestea
Informazioaren tratamenduan, kontuan hartuko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak.
Arduraduna. Azkoitiko Udala, Herriko Plaza, z.g., 20720 Azkoitia. Telefonoa: (+34) 943 08 00 80. Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbidea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helburua. Datuak kontaktu gisa gorde eta erabiliko dira jarduera profesionala aurrera eramateko garrantzitsuak diren jardueretarako.
Legitimazioa. Interes legitimo batean oinarritzen da legitimazioa.
Jatorria. Zuzenean interesdunarengandik.
Hartzaileak. Ez dira aurreikusten hirugarrenei egindako datu-komunikazioak.
Eskubideak. Datuetan sartzeko, datu horiek zuzentzeko, suntsitzeko, datuen eramangarritasunerako eta datuen tratamendua mugatu edo uko egiteko eskubidea gauzatu ahal izateko, idatzizko komunikazioa eta zure nortasun-agiriaren kopia bidali behar dituzu arduradunaren helbidera edo Datuen Babeserako Ordezkariaren helbide elektronikora.
Uste baduzu ez zaizkizula errespetatu eskubide horiek, Datuen Babeserako Euskal Bulegoan edo Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamatu ditzakezu.
Informazio gehigarria. Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Datuen Babeserako Politika (https://azkoitia.eus/lege-oharra).
- Publizitatea
Deialdi honen testu osoa udaleko webgunean dago: www.azkoitia.eus
- Kudeaketa
Interesdunek argibideak eskatzeko edo galderak egiteko, Azkoitiko udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango dira, 943 857 175 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatziz.
- Legeria
Sariak emateko, deialdi honetako oinarri arautzaileetan, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta hori garatzeko xedapenetan aplikagarri diren administrazio-zuzenbideko gainerako arauetan ezarritakoa aplikatuko da eta, halakorik ezean, zuzenbide pribatuko gainerako arauetan ezarritakoa.
- Errekurtsoak
Deialdi honen aurka Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez daiteke bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian eta Berraztertze Errekurtsoa deialdi honen ebazpenaren aurka hilabeteko epean.
Epeak deialdi hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
LAUGARRENA: 33/2014 Foru Dekretuaren 112. artikuluan xedatutakoaren arabera 500,00 euroko sariari % 19ko atxikipena aplikatzea.
BOSGARRENA: Sariak 3300.480.335.00.01 partidatik ordaintzea.
SEIGARRENA: Erabaki horiek Kontu-hartzailetza sailari jakinaraztea.
Azkoitian, 2022ko martxoaren 21ean.
ALKATEAK