IRAGARKIA
2023ko martxoaren 29ko Udalbatza Osoak honakoa erabaki du:
- EKITALDIRAKO UDAL ARAUDI PLANAREN ONESPENA.
AURREKARIAK
I.- 2022ko otsailaren 23an eginiko Udalbatza Osoak 2022ko Azkoitiko udalaren araudi plana onartu zuen.
II.- 2016ko urriaren 2an indarrean sartu zen 39/2015 Legea. Honen 132. artikuluak honela dio:
Artículo 132. Planificación normativa.
- Anualmente, las Administraciones Públicas harán público un Plan Normativo que contendrá las iniciativas legales o reglamentarias que vayan a ser elevadas para su aprobación en el año siguiente.
- Una vez aprobado, el Plan Anual Normativo se publicará en el Portal de la Transparencia de la Administración Pública correspondiente.
Hori horrela, Hirigintza, Ogasuna, Idazkaritza, Gizarte Ongizatea, Sailetik eta Azkoitia Lantzenetik jaso dira proposamenak udal honek onartuak dituen hainbat ordenantza aldatzeko edo berriak onartzeko.
Horren arabera, 2023ko martxoaren 29ko osoko bilkuran Azkoitiko Udaleko 2023rako Araudi Plana onartzea proposatzen da, honakoa dioena:
“2023RAKO ARAUDI PLANA.
Ikusita, 39/2015 Legearen 132. Artikuluak xedatzen duela udal honek 2023. urtean onartzea edota aldatzea proposatzen duen araudien inguruko planifikazioa egikaritu behar duela.
Ikusita, baita ere, araudi plan honen helburua planifikazioa dela, eta tresna honek udal barneko sailetan lana egokiago antolatzeko balio dezakeela, bai eta udal langileek eta herritarrek udalak onartu nahi dituen araudi berri edo hauen aldaketen berri izateko.
Udal sailek egindako azterketaren ondorioz, honakoa da 2023. urtean onartu edo aldatzea proposatzen den ordenantzen zerrenda:
- ALKATETZA
HILETA ZIBILEN ORDENANTZA. (BERRIA)
Azkoitiko herrian gaur egun gai hau arautu gabe dago eta gero eta handiagoa da herritarren eskaera. Heriotza baten aurrean erlijiotik at dagoen agur bat izateko nahia duten herritarrak gero eta gehiago dira, eta horretarako beharrezkoa da Udalak hileta zibilak egiteko aukera arautzea. Arautegian hileta horiek egiteko leku eta ezaugarrien inguruko marko bat zehaztuko da.
2.- IDAZKARITZA
AZKOITIKO UDALEKO LANPOSTUAK ALDI BATERAKO BETETZEKO KUDEAKETA IRIZPIDEAK
Azkoitiko udaleko lanpostuak aldi baterako betetzeko orduan, ez du lan poltsak kudeatzeko irizpideen araudirik onartuta. Langileen hautaketa publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasun irizpideen arabera egitea bermatzeko, beharrezkoa da araudia onartzea.
- OGASUN SAILA:
3.1.- 2023RAKO ORDENANTZA FISKALA. (ALDAKETA)
Ordenantza honen xedea da udal tributu eta prezio publikoen urteko errebisioak gauzatzea eta berauek eguneratzea, bai zerga, tasa eta prezio publikoen kopuruari dagokionean, bai eta hobari edo salbuetsitakoei dagokionean. Honetarako udalak kontuan hartu behar ditu bultzatu edota ekidin nahi dituen egintza edo helburuak.
3.2. ZUBIAURRE ELKARGUNE INSTITUTUKO KULTUR, KIROL ETA AISI EKIPAMENDUAN ETA UGARTEIGARAN ESTALI GABEKO IGERILEKUETAN ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUEN IZAERA PUBLIKO EZ TRIBUTARIOKO ONDARE PRESTAZIOA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA. (ALDAKETA)
Otsailaren 11ko 2019. Urterako Zerga Neurriak Onartzen Dituen 3/2019 Foru Arauak uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua eta urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Araua aldatu zituen izaera publiko ez tributarioko ondare prestazioen figura sortuz. Aurreko urteetan tarifa gisa kalifikatutako Elkarguneko kirol instalazioen prezioak kontzeptu honetan sar daitezkeela iritzita, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 20.4 artikuluaren baitan, horiek erregulatzen dituen ordenantza onartu behar du Udal honek. Beraz, ordenantza honen helburua izango da prezio horien kalifikazioa aldatzea eta horiek erregulatzea.
- GIZARTE ONGIZATE SAILA
4.1 LARRIALDIKO LAGUNTZA TEKNIKOAK (ALDAKETA)
Zerbitzuaren helburua da Larrialdiko Udal laguntza teknikoen lagapenak egitea, larrialdi egoera baten ondorioz laguntza produktu horien beharra duten azkoitiarrei. Behin-behineko laguntza produktuak dira; izan ere, epe-motzean/ertainean aldundiaren eskumenekoak diren laguntza teknikoak izapidetu behar baitira. Produktu horiek Udalak uzten ditu eta hilero horiengatik tasa bat ordaindu behar dute onuradunek. Gaur egun Udalak dituen produktu motak dira:
- Mugikortasunerako laguntzak: garabia.
- Garbitasunerako eta bainurako osagarriak: bainuontzi eta dutxarako aulkiak.
- Atsedenerako laguntzak: ohe artikulatua, segurtasun sistemak eta eskaren aurkako koltxoia.
- Beste batzuk.
5.HIRIGINTZA SAILA
5.1.- BIDE PUBLIKOEN TERRAZAK ETA MAHAIAK JARTZEKO UDAL ORDENANTZA ARAUTZAILEA (ALDAKETA)
Indarrean dugun ordenantza erabat atzeratuta gelditu da. Lizentziak ematerakoan ezinezkoa da beronen aplikaziotik eratorritako baimenik ematea. Gainera, hortaz gain, aurreko urteetan espazio publikoen erabilpenaren inguruko araudia aldatu denez, 10/2015 Legea bitarteko, gure ordenantza egokitu beharrean gara bertako irizpideetara.
5.2.- Zirkulaziorako egokiak diren lur eta bide publikoetako erabilerak, trafikoa, ibilgailuen zirkulazioa eta bide seguritateari buruzko udal ordenantza. (aldaketa)
Kasu honetan ere ordenantza zaharkitua dago, eta aldaketa beharrezkotzat jotzen da gutxienez hurrengo puntuetan:
- Kotxe elektrikoen karga puntuetan aparkalekua galarazi.
- Ibilgailuen IBIak: garajea aurrealdean aparkalekurik ez dagoen kasuetarako, baimena ematea gomendagarria ikusten da; Ordenantzaren intentzioekin bat datorren neurria da, ibilgailuak eremu publikotik kentzeko balioko lukeena.
- TEAVIALek propostuta piktogramen sekuentzia gehitzea oinezkoen seinaleztapen horizontalaren parte gisa.
5.3.- UDALARENAK DIREN BIDE EDO BASO PISTEN ERABILERA BEREZIA (BERRIA)
Jabetza publikoa eta erabilera komuna duten baso pistak eta landa-bideak egoera onean mantentzeak esfortzu handia eskatzen du, bai administrazioaren bai erabiltzaile partikularren aldetik eta erabilera desegokiak eta batez ere, erabilera desegoki horien ondorioak ez konpontzeak, eragin oso kaltegarriak ditu bide horien ohiko erabiltzaile direnentzat.
Erabilera intentsiboak, desegokiak edo gehiegizkoak zoladura kaltetzen du berehala, eta ibilgailu arruntek ezin ibiltzeko moduan geratzen da. Egurra ateratzeak pisten eta, bideen erabilera berezia eskatzen du, eta ondorioz, kalte handiak eragiten dira pista eta bide publikoetan. Egindako inbertsioak nahiz gerora egitekoak errentagarritasuna izan dezaten nahitaezkoa da erabilera berezi hau arautzea, bide hauen egoera ona mantendu ahal izateko.
Udalerri honetan ez dago udalarenak diren bide edo baso pisten ordenantza erregulatzailerik eta horren ondorioz oso zaila gertatzen da erabilera desegokia egin duena eragindako kalteak konpontzera behartzea edota bere kasuan egindako ez-betetzeen ondorioz, zehatzea. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da era honetako ordenantza bat onartzea.
5.4. 4.HIRIGINTZA ARAUEN ALDAKETAREN ZATIA AMAITZEA: IZAGIRRE JANDALO LUR INDUSTRIALA. (ALDAKETA)
5.5 HIRIGINTZA ARAUEN ADAPTAZIOA. (ALDAKETA)
- UDALTZAINGO SAILA
6.1 AZKOITIKO UDALERRIKO MUGIKORTASUNARI BURUZKO ORDENANTZA: ARAUPEKO APARKAMENDURAKO (TAO/OTA) ETA OINEZKOENTZAKO GUNEETAN IBILGAILUAK ZIRKULATU ETA GERATZEKO ARAUAK. (ALDAKETA)
Arau honen xedea udalerriko mugikortasuna arautzea izanda, beharrezkotzat jotzen da ordenantzaren xedapenak gaur egungo egoerara moldatzea. Horretarako, udalak kontuan hartu
behar ditu bultzatu edota ekidin nahi dituen egintza edo helburuak, hala nola oinezkoentzako guneetan ibilgailuak zirkulatu eta geratzeko ordutegia aztertzea, TAG txartela sistemaren onuradun izateko baldintzak egokitzea, etab.
- AZKOITIA LANTZEN
7.1 ALOKAIRU SOZIALA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN ALDAKETA. (ALDAKETA)
- Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko gastuei aurre egiteko diru-laguntza
Azken urteetan Eusko Jaurlaritza bere kontura egiten ari da “Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria”, beraz laguntza hau oinarrietatik kentzea proposatuko da, izan ere, azken urteetan ez da egon eskaerarik.
Proposamena onartuz gero I. Eranskina oinarrietatik kenduko litzateke.
- Etxebizitzak eraberritzeko diru-laguntzak (Bizigune egitasmoan parte hartzen duten etxe jabeentzat soilik).
Etxebizitza bat Bizigune programan sartzeko izapidea, zerbait aldatu da, lehen kontratua obra bukatu ondoren sinatzen zen eta orain obra egin baino lehen, beraz, aurkeztu beharreko dokumentazioa eguneratu behar da.
Honez gain, etxebizitza Bizigune programan sartuz gero, Eusko Jaurlaritzak obrak egiteko diru-laguntza ematen ditu. Beraz, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak eskatu behar dira eta Udaleko diru-laguntzak gehigarria izango dira %100era arte edo beste portzentajera arte.
- Etxebizitzak eraberritzen badira, obrak egiteko ordaindutako tasa eta zergaren zati baten pareko diru-laguntza bonuetan.
Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematen baditu obrak egiteko, obra babesgarria izendatzen du eta horrekin Udalan ordaindutako Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren %90aren itzulera eska daiteke, beraz bonuak ia ezertan gelditzen dira, gainera bonuen kudeaketa ez da erraza (endoso eta abar).
Proposamena onartuz gero III. Eranskina oinarrietatik kenduko litzateke
7.2 AZKOITIKO HERRIAN ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEA ARAUTUKO DITUZTEN OINARRIEN ALDAKETA. (ALDAKETA)
Laguntza hauen xedea, Azkoitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta hilabeteko epean etxebizitza alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten kolektibo desberdinei, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da. Gaur egun dauden kolektiboak zabaltzea aurreikusten da eta laguntzak emateko baldintzen aldaketa era aztertuko da.
Beraz, Antolakuntza Batzorde Informatzaileak ondoko irizpenaren onespena proposatzen dio Udalbatzari:
IRIZPENA
LEHENA.- 2023rako Udal Araudi Plana onartzea, aurrez aipatutako testuarekin.
BIGARRENA.- Aipatutako planaren onarpena udal web orrian eta Gardentasun atalean erakusgai jartzea.
Azkoitian, 2023ko apirilaren 3an
ALKATEAK,