2021eko urtarrilaren 27an egindako Udalbatza Osoak 2021erako Araudi Plana onartu zuen aho batez. Honakoa da
“2021RAKO ARAUDI PLANA.
Ikusita, 39/2015 Legearen 132. Artikuluak xedatzen duela udal honek 2020. Urtean onartzea edota aldatzea proposatzen duen araudien inguruko planifikazioa egikaritu behar duela.
Ikusita, baita ere, araudi plan honen helburua planifikazioa dela, eta herraminta honek udal barneko sailetan lana egokiago antolatzeko balio dezakeela, bai eta udal langileek eta herritarrek udalak onartu nahi dituen araudi berri edo hauen aldaketen berri izateko.
Udal sailek egindako azterketaren ondorioz, honakoa da 2021. urtean onartu edo aldatzea proposatzen den ordenantzen zerrenda:
1.ALKATETZA
- 1. HILETA ZIBILEN ORDENANTZA (berria)
Azkoitiko herrian gaur egun gai hau arautu gabe dago eta gero eta handiagoa herritarren eskaera. Heriotza baten aurrean erlijiotik at dagoen agur bat izateko nahia duten herritarrak gero eta gehiago dira, eta horretarako beharrezkoa da Udalak hileta zibilak egiteko aukera arautzea. Arautegian hileta horiek egiteko leku eta ezaugarrien inguruko marko bat zehaztuko da.
2. OGASUN SAILA:
2.1.- 2022RAKO ORDENANTZA FISKALA (aldaketa)
Ordenantza honen xedea da udal tributu eta prezio publikoen urteko errebisioak gauzatzea eta berauek eguneratzea, bai zerga, tasa eta prezio publikoen kopuruari dagokionean, bai eta hobari edo exentzioei dagokionean. Honetarako udalak kontuan hartu behar ditu bultzatu edota ekidin nahi dituen egintza edo helburuak.
2.2.- ORDENANTZA OROKORRA, ZERGEN ETA TOKI ZUZENBIDE PUBLIKOKO BESTE DIRUSARRERA BATZUEN KUDEAKETA ETA BILKETA ARAUTZEN DUENA (aldaketa)
Ordenantza hau oso zaharkitua dago. Onartu zenetik gaurdaino egon diren legedi eta irizpide aldaketetara egokitu beharrean dago eta batez ere, gaur egungo ordenantza fiskaletan azaltzen diren mugetara.
- GIZARTE ONGIZATE SAILA
3.1. GIZARTE LARRIALDIKO OSTATU ZERBITZUA ARAUTZEKO ORDENANTZA (berria)
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Katalogoak jaso eta Karterak deskribatzen dituen udal eskumeneko zerbitzura egokitzea bilatzen duen ordenantza onartu beharko luke udalak. Ostatu zerbitzu hau Udalak egun eman egiten du, arautegia zaharkitua dago eta hortaz, arautegi egokitua sortzea proposatzen da, aipatutako arau eta markora egokitua izan beharko dena.
4.HIRIGINTZA SAILA
4.1.- BIDE PUBLIKOEN TERRAZAK ETA MAHAITXOAK JARTZEKO UDAL ORDENANTZA ARAUTZAILEA (aldaketa)
Indarrean dugun ordenantza erabat atzeratuta gelditu da. Lizentziak ematerakoan ezinezkoa da beronen aplikaziotik eratorritako baimenik ematea.
Gainera, hortaz gain, aurreko urteetan espazio publikoen erabilpenaren inguruko araudia aldatu denez, 10/2015 Legea bitarteko, gure ordenanatza egokitu beharrean gara bertako irizpideetara.
4.2.- ZIRKULAZIORAKO EGOKIAK DIREN LUR ETA BIDE PUBLIKOETAKO ERABILERAK, TRAFIKOA, IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETA BIDE SEGURITATEARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA. (aldaketa)
Kasu honetan ere ordenantza zaharkitua dago, eta aldaketa beharrezkotzat jotzen da gutxienez hurrengo puntuetan:
- Kotxe elektrikoen karga puntuetan aparkalekua galarazi.
- Ibilgailuen IBIak: garajea aurrealdean aparkalekurik ez dagoen kasuetarako, baimena ematea gomendagarria ikusten da; Ordenantzaren intentzioekin bat datorren neurria da, ibilgailuak eremu publikotik kentzeko balioko lukeena.
- TEAVIALek propostuta piktogramen sekuentzia gehitzea oinezkoen seinaleztapen horizontalaren parte gisa.
4.3.- UDALARENAK DIREN BIDE EDO BASO PISTEN ERABILERA BEREZIA (berria)
Jabetza publikoa eta erabilera komuna duten baso pistak eta landa-bideak egoera onean mantentzeak esfortzu handia eskatzen du, bai administrazioaren bai erabiltzaile partikularren aldetik eta erabilera desegokiak eta batez ere, erabilera desegoki horien ondorioak ez konpontzeak, eragin oso kalteagarriak ditu bide horien ohiko erabiltzaile direnentzat.
Erabilera intentsiboak, desegokiak edo gehiegizkoak zoladura kaltetzen du berehala, eta ibilgailu arruntek ezin ibiltzeko moduan geratzen da. Egurra ateratzeak pisten eta, bideen erabilera berezia eskatzen du, eta ondorioz, kalte handiak eragiten dira pista eta bide publikoetan. Egindako inbertsioak nahiz gerora egitekoak errentagarritasuna izan dezaten nahitaezkoa da erabilera berezi hau arautzea, bide hauen egoera ona mantendu ahal izateko.
Udalerri honetan ez dago udalarenak diren bide edo baso pisten ordenantza erregulatzailerik eta horren ondorioz oso zaila gertatzen da erabilera desegokia egin duena eragindako kalteak konpontzera behartzea edota bere kasuan egindako ez-betetzeen ondorioz, zehatzea. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da era honetako ordenantza bat onartzea.
2021eko urtarrilaren 28an
ALKATEAK,