2016ko uztailaren 8ko Alkatetza Dekretuz, honako akordioak onartu dira:
LEHENA.- Azkoitiko Udalaren eta udalerri horretako Hiri Antolaketako arauetako 27. Sektoreko –Eginoberri– jabeen artean izenpetzekoa den Kontzertazio Hitzarmena behin betiko onartzea, jarraian adierazitako testuaren arabera
"KONTZERTAZIO HITZARMENA
Azkoitian, 2016ko ............(a)ren ......(e)(a)n.
ELKARTU DIRA
Alde batetik: JAVIER ZUBIZARRETA ZUBIZARRETA jn., Azkoitiko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, bertako alkate-udalburu den heinean.
Bestetik: ANA AZKOITIA URTEAGA and., adinez nagusia, eta honen ondorioetarako, Azkoitian duena helbidea (Udaletxea, Herriko Plaza).
Eta GUILLERMO ECENARRO ISO jn., adinez nagusia, 72.575.528-V zenbakidun NA duena, eta honen ondorioetarako Azkoitian duena helbidea (Ugarte industrialdea, 147. zk).
Azkoitia andreak AZKOITIA LANTZEN SA merkataritza konpainiako lehendakariorde den heinean esku hartzen du. Konpainia horrek Azkoitian du helbidea (Herriko Plaza), eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (851 liburukia, 114 folioa, SS-9951 orria, 1. Inskripzioa), A-20166476 da bere IFZ, eta José Luis Martínez-Gil Vich jaunak, Zumaiako notarioak, 1987ko azaroaren 23an eskuetsitako eskrituraren bidez (1.168 protokolo zk.) eratua da. Azkoitia andreak dokumentu hau izenpetzeko baimena du Administrazio Kontseiluaren xxxx(e)ko xxx(a)ren xx(e)ko erabakiaren arabera.
Ecenarro jaunak BERNARDO ECENARRO SA merkataritza konpainiaren ahaldun den heinean esku hartzen du. Konpainia horrek Azkoitian du helbidea (Ugarte industrialdea, 147. zk.), Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (1.252 liburukia, 11 folioa, SS-5051 orria, 6. inskripzioa), A-20044145 da bere IFZ, eta Juan Antonio González Arrese jaunak, Donostiako notarioak, 1975eko ekainaren 6an eskuetsitako eskrituraren bidez (709 protokolo zk.) eratua da.
AURREKARIAK
I. 2006ko irailaren 21ean indarrean sartu zen 2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak, EAEko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, hirugarren xedapen iragankorreko lehenengo puntuan hauxe finkatzen du:
"Jarduketa-sistemen arauketa nahiezkoa izango da legea indarrean sartzen denean. Aurreko legerian aurreikusitako kudeaketa- eta egikaritze-sistemak, hain zuzen, lege honetan aurreikusitako izen berekoekin ordezkatutzat joko dira. Salbuespena izango da konpentsazio-sistema, hitzarmen-sistemaz ordezkatutzat hartuko baita".
II. Azkoitiko 27. Sektoreari –Eginoberri– dagokionez, halako ondorioetarako onartutako Hirigintzako Jarduketa Programan eta ondoz ondoko aldaketetan aurreikusitako jarduketa sistema kontzertazioaren bidezkoa da.
III. 27. Sektorea –Eginoberri–, 2/2006 Legeak 138. artikuluan bildutako zehaztapenen arabera, jarduketa integratu bat da, eremuaren plan partzialak behin betiko onarpena jaso baitu, baita ondoz ondoko aldaketek ere.
IV. Sistema hori exekutatzeko beharrezkoa izanik, 2/2006 Legearen 160.2 artikulua aplikatuz, hitzarmen bat sinatzea eta hitzarmen horretan lurzoruaren jabetzaren %50 baino gehiagok legean bertan aurreikusitako konpromiso jakin batzuk bere gain hartzea, honako hitzarmena idatzi da.
BALDINTZAK
LEHENENGOA: Behean izenpetzen dutenek, lurzoruaren jabetzaren %100 ordezkatzen dutelarik, eta Lurzoruari buruzko 2/2006 Legearen 160.2 artikulua betez, honako konpromisoak hartu dituzte beren gain:
a) Hitzarmen batzarra osatzea, Lurzoruari buruzko 2/2006 Legearen 160.2 artikuluari jarraituz, edo borondatezko birpartzelazio proiektua egitea, Lurzoruari buruzko 2/2006 Legearen 48.2 artikuluan azaldutako moduan.
b) Birpartzelazioa egitea, Azkoitiko Hiri Antolaketako arauetako 27. Sektoreari –Eginoberri– dagokionez, onurak eta kargak ekitatez banatzeko.
c) Hirigintza lanak beren gain hartzea, egindako birpartzelazioaren arabera dagokien proportzioan, eta 2/2006 Legeko 163. artikuluan ezarritako baldintzak betez.
BIGARRENA: 2/2006 Legearen 27.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Azkoitiko Udalari dagokion eremuaren batez besteko eraikigarritasunaren lagapena dirutan ordainduko da, dagokion balioaren arabera, toki-administrazioari gutxienez orube edo lursail eraikigarri baten jabetzea betea esleitzea ezinezkoa delako. Monetarizazio hori azaldu beharko da aurkeztu beharreko birpartzelazio proiektuan, eta Udalaren zerbitzu teknikoek balioetsiko dute (2/2006 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko 7. paragrafoa).
HIRUGARRENA: Behean izenpetzen dutenek konpromiso horiek bermatuko dituzte, behin hitzarmena irmoa denean. Hirigintza lanei dagokienez, jada exekutatu dira.
LAUGARRENA: 2/2006 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko zortzigarren puntua betez, Udalak bere gain hartzen du 20 eguneko epea irekitzeko eta hitzarmena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko konpromisoa.
BOSGARRENA: 2/2006 Legearen 165. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Azkoitiko Udalak kontzertazio sistema ordezkatzeko aukera izango du, jabeak bere gain hartutako konpromisoak bete ezean. Hitzarmena suntsitu egingo da 2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoak, Euskal Herriko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 171. artikuluan ezartzen dituen arrazoiak agertzen badira, eta bertan adierazitako ondorioak izango ditu horrek."
BIGARRENA.- Hitzarmena izenpetzea (4 ale) Udalaren izenean, eta sektorearen jabeari eskaera egitea udal bulegoetara bertaratu dadin hitzarmenaren behin betiko testua izenpetzera.
HIRUGARRENA.- Udalaren Hirigintza Hitzarmenen Erregistroan idatzoharra egin eta Kontzertazio Hitzarmen honen behin betiko testuaren eta hari atxikitako dokumentazioaren ale oso bat gordetzea. Erregistroko udal arduradunak emandako ziurtagiriak hitzarmenaren eduki osoaren fede emango du, lege ondorio guztietarako, eta Jabetzaren Erregistroan inskribatzeko aukera egongo da.
LAUGARRENA.- Erabaki hauek, eta horrekin batera, onartutako Kontzertazio Hitzarmenaren testu osoa, argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarpen taulan eta Gipuzkoa Irekia web orrian.