IRAGARKIA
2017ko martxoaren 15eko Alkatetza Probidentzia bitartez, INGURUMENAREKIN LOTUTAKO ZENBAIT PROGRAMA ETA JARDUERA EGITEKO, IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEI, TALDEEI ETA PERTSONEI DIRU-LAGUNTZA lortzeko izen-ematearen tramiteari hasiera ematea erabaki da. Eta iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean irteten denetik, 30 eguneko epea ematea.
Horretarako, eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Diru-laguntzak eskatzeko Azkoitiko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan interesdunen esku dagoen eskabide ofizialaren ereduaren araberako diru-laguntza-eskaera.
- Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta erakundeen erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
- Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
- Erakundearen edo taldearen estatutuak.
- Eskatzailea norbanakoa bada, NANaren eta Curriculum Vitae-aren fotokopia (ez ditu aurkeztu behar 2, 3, eta 4 puntuetan adierazitakoak).
- Diru-laguntzaren xede izango den programa edo jardueraren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak...).
- Diru-laguntzaren xede izango den programa edo jardueraren aurrekontua.
- Erakundearen urteko aurrekontua.
- Kontu korrontearen jabetzaren banku-ziurtagiria.
- Beste entitateren bati diru-laguntza eskatu bazaio, horren ziurtagiria.
- 2. artikuluari dagokion egiaztagiria.
(Ordenantza GAO 2016ko martxoaren 3an)
Azkoitian, 2017ko martxoaren 15ean
ALKATEAK