San Joseren Basilika

Granada de Egako dukeen panteoia. Gregorio Hernándezek egindako Ecce-Homo ikusgarria du eta Palomino de Castro gorteko margolariaren sei koadro. Horrez gain, ikusgarriak ditu erretaula barroko ederra eta garai hartako erreja, Elgoibarko lantegietan egina.

Aingeru Goardakoaren Elizatxoa

Villareal familiak XVIII. mendean eraikia, Aingeru Goardakoari eskainitako erretaula barroko interesgarria du. Yrizar familiaren panteoia da.

 

Landakarandako San Antonioren elizatxoa

XVII. mendean eraikia, 1901ean eraberritu egin zen eta orain gutxi lekuz aldatu. San Antonio Abateari eta Paduakoari eskainia da.

 

San Frantziskoren Elizatxoa edo Bakardadekoa

XVI. mendean sortua izan zen eta hainbat alditan eraldatu eta lekuz aldatu izan da. Elizatxo horretan gurtzen da Ama Doloretakoaren irudia, Azkoitiko Aste Santu ospetsuaren erakusgarri ederrenetakoa.

 

Basarteko Gurutze Donearen Lekaimetxea

1691n sortua, Euskal Herriko elizarik ederrenetakoa da. Erretaula barrokoez gain, san Pazifikoren erlikia historiko bat du eta Kristo santuaren irudi bat ere bai, tradizioak dioenez inguruetako nekazariek aurkitu zutena. Korupean Sakramentu txit santuaren Ama Josefa doatsuaren hilobia dago. Urtero maiatzean egin ohi diren Udaberriko Kontzertu ezagunak hemen egiten dira. Lekaimetxe honetan Brigidatarrak bizi dira.

Santa Klara Lekaimetxea

1589an Erregearen Entzule Francisco de Zuazola y Floreagak sortua. Elzia barrokoa du eta hura egiteko lanetan Longa, Ibero eta Anillo arkitektu eta erretaualgileak aritu ziren. Lekaimetxe honetan, sortu zenetik, Klaratarren lekaime-talde bat bizi da.

Urrategiko Amaren Elizatxoa

1617an Fantzisko Lopez Irarragakoak sortu zuen eta Sortze Garbiari eskainia dago. Urrategiko gure Amaren irudia Azkoitiko zaindari izendatu zen 1950ean, koroatua izan zenean.

Aizpurutxoko San Agustin Eliza

Eliza neoerrenazentista, 1905ean Aizpurutxoko nekazaritza-gunean eraikia. Barruan, Errosarioko Amaren taila barroko garrantzitsua du.

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra