IRAGARKIA
2021eko irailaren 29an eginiko Udalbatza Osoak honako akordioa onartu du:
“2021EKO AZKOITIKO UDALAREN ARAUDI PLANA. ALDAKETA
IKUSIRIK
2016ko urriaren 2an indarrean sartu zen 39/2015 Legea. Honen 132. Artikuluak honakoa dio:
Artículo 132. Planificación normativa.
- Anualmente, las Administraciones Públicas harán público un Plan Normativo que contendrá las iniciativas legales o reglamentarias que vayan a ser elevadas para su aprobación en el año siguiente.
- Una vez aprobado, el Plan Anual Normativo se publicará en el Portal de la Transparencia de la Administración Pública correspondiente.
Horren arabera, 2021eko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran Azkoitiko Udaleko 2021erako Araudi Plana onartu zen, honakoa dioena.
“2021RAKO ARAUDI PLANA.
Ikusita, 39/2015 Legearen 132. Artikuluak xedatzen duela udal honek 2020. Urtean onartzea edota aldatzea proposatzen duen araudien inguruko planifikazioa egikaritu behar duela.
Ikusita, baita ere, araudi plan honen helburua planifikazioa dela, eta herraminta honek udal barneko sailetan lana egokiago antolatzeko balio dezakeela, bai eta udal langileek eta herritarrek udalak onartu nahi dituen araudi berri edo hauen aldaketen berri izateko.
Udal sailek egindako azterketaren ondorioz, honakoa da 2021. urtean onartu edo aldatzea proposatzen den ordenantzen zerrenda:
1. ALKATETZA
1.1. HILETA ZIBILEN ORDENANTZA (berria)Azkoitiko herrian gaur egun gai hau arautu gabe dago eta gero eta handiagoa herritarren eskaera. Heriotza baten aurrean erlijiotik at dagoen agur bat izateko nahia duten herritarrak gero eta gehiago dira, eta horretarako beharrezkoa da Udalak hileta zibilak egiteko aukera arautzea. Arautegian hileta horiek egiteko leku eta ezaugarrien inguruko marko bat zehaztuko da.
2. OGASUN SAILA:
2.1.- 2022RAKO ORDENANTZA FISKALA (aldaketa)
Ordenantza honen xedea da udal tributu eta prezio publikoen urteko errebisioak gauzatzea eta berauek eguneratzea, bai zerga, tasa eta prezio publikoen kopuruari dagokionean, bai eta hobari edo exentzioei dagokionean. Honetarako udalak kontuan hartu behar ditu bultzatu edota ekidin nahi dituen egintza edo helburuak.
2.2.- ORDENANTZA OROKORRA, ZERGEN ETA TOKI ZUZENBIDE PUBLIKOKO BESTE DIRUSARRERA BATZUEN KUDEAKETA ETA BILKETA ARAUTZEN DUENA (aldaketa)
Ordenantza hau oso zaharkitua dago. Onartu zenetik gaurdaino egon diren legedi eta irizpide aldaketetara egokitu beharrean dago eta batez ere, gaur egungo ordenantza fiskaletan azaltzen diren mugetara.
3. GIZARTE ONGIZATE SAILA
3.1. GIZARTE LARRIALDIKO OSTATU ZERBITZUA ARAUTZEKO ORDENANTZA (berria)
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Katalogoak jaso eta Karterak deskribatzen dituen udal eskumeneko zerbitzura egokitzea bilatzen duen ordenantza onartu beharko luke udalak. Ostatu zerbitzu hau Udalak egun eman egiten du, arautegia zaharkitua dago eta hortaz, arautegi egokitua sortzea proposatzen da, aipatutako arau eta markora egokitua izan beharko dena.
4.HIRIGINTZA SAILA
4.1.- BIDE PUBLIKOEN TERRAZAK ETA MAHAITXOAK JARTZEKO UDAL ORDENANTZA ARAUTZAILEA (aldaketa)
Indarrean dugun ordenantza erabat atzeratuta gelditu da. Lizentziak ematerakoan ezinezkoa da beronen aplikaziotik eratorritako baimenik ematea.
Gainera, hortaz gain, aurreko urteetan espazio publikoen erabilpenaren inguruko araudia aldatu denez, 10/2015 Legea bitarteko, gure ordenanatza egokitu beharrean gara bertako irizpideetara.
4.2.- ZIRKULAZIORAKO EGOKIAK DIREN LUR ETA BIDE PUBLIKOETAKO ERABILERAK, TRAFIKOA, IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETA BIDE SEGURITATEARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA. (ALDAKETA)
Kasu honetan ere ordenantza zaharkitua dago, eta aldaketa beharrezkotzat jotzen da gutxienez hurrengo puntuetan:
- Kotxe elektrikoen karga puntuetan aparkalekua galarazi.
- Ibilgailuen IBIak: garajea aurrealdean aparkalekurik ez dagoen kasuetarako, baimena ematea gomendagarria ikusten da; Ordenantzaren intentzioekin bat datorren neurria da, ibilgailuak eremu publikotik kentzeko balioko lukeena.
- TEAVIALek propostuta piktogramen sekuentzia gehitzea oinezkoen seinaleztapen horizontalaren parte gisa.
4.3.- UDALARENAK DIREN BIDE EDO BASO PISTEN ERABILERA BEREZIA (berria)
Jabetza publikoa eta erabilera komuna duten baso pistak eta landa-bideak egoera onean mantentzeak esfortzu handia eskatzen du, bai administrazioaren bai erabiltzaile partikularren aldetik eta erabilera desegokiak eta batez ere, erabilera desegoki horien ondorioak ez konpontzeak, eragin oso kalteagarriak ditu bide horien ohiko erabiltzaile direnentzat.
Erabilera intentsiboak, desegokiak edo gehiegizkoak zoladura kaltetzen du berehala, eta ibilgailu arruntek ezin ibiltzeko moduan geratzen da. Egurra ateratzeak pisten eta, bideen erabilera berezia eskatzen du, eta ondorioz, kalte handiak eragiten dira pista eta bide publikoetan. Egindako inbertsioak nahiz gerora egitekoak errentagarritasuna izan dezaten nahitaezkoa da erabilera berezi hau arautzea, bide hauen egoera ona mantendu ahal izateko.
Udalerri honetan ez dago udalarenak diren bide edo baso pisten ordenantza erregulatzailerik eta horren ondorioz oso zaila gertatzen da erabilera desegokia egin duena eragindako kalteak konpontzera behartzea edota bere kasuan egindako ez-betetzeen ondorioz, zehatzea. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da era honetako ordenantza bat onartzea.
Ondoren, 2021eko uztailaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zen aipatutako Araudi Plana aldatzea honako puntua txertatuz:
5. TURA SAILA. MERKATARITZA UNITATEA
5.1.- AZKOITIKO TXIKIZKAKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SUSTATZEKO MERKATARITZA BONUEN OINARRI ESPEZIFIKO ERREGULATZAILEAK. (berria)
Oinarri hauekin nahi dena da, batez ere, herriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen kontsumoa sustatzen duen bonu-sistema arautzea. Udalak tresna egokitzat jo du bono sistema ezartzea, Azkoitiko hiri-ingurunea dinamizatzeko, merkataritza eta ostalaritzari laguntza gehigarri bat emateko, Azkoitiko txikizkako establezimenduetan eta ostalaritza indartzeko aurrez aurreko kanalaren bitartez.
Horregatik, merkataritza bonuen programa, gauza puntual gisa erabili ordez diru-laguntza estruktural bat izan daitekeela jotzen da eta horretarako oinarriak onartu behar dira, ondoren, bonu programa bakoitza deialdi bidez irekitzeko.
KONTUAN HARTURIK
Azkoitiko Udala 2022rako Ordenantza Fiskalak onartzeko izapidetzan aurrera egiten ari dela eta horien errebisioan Kontuhartzailetza sailak proposatu duela ordenantza berri bat onartzea, hain zuzen ere, izaera publiko ez-tributarioko ondare prestazioak erregulatzen dituena, lehen tarifa gisa kalifikatutako Elkarguneko prezioak kontzeptu honi egokitzen zaizkiola iritzi diotelako.
3/2019 Foru Arauak, otsailaren 11koa, 2019. urterako zerga neurriak onartzen dituenak uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoa eta urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Araua Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa aldatu zituen.
3/2019 Foru Arauak honakoa dio:
- artikulua. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoa, aldatzea.
Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 20. artikuluko 4. apartatuari idazkera berria ematen zaio, eta artikulu horretako orain arteko 4. eta 5. apartatuak 5. eta 6. apartatu bihurtzen dira, jarraian datorren eran:
«4. Artikulu honetako 3. apartatuan aipatutako zerbitzu publikoen prestazioagatik era hertsagarrian ezarri eta jasotzen diren kontraprestazio ekonomikoak izaera publiko ez-tributarioko ondare prestaziotzat hartuko dira Konstituzioaren 31.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, prestazio horren kudeaketa zuzenekoa izan pertsonifikazio pribatu bidez– zein zeharkakoa izan.
Zehazki, halakotzat hartuko dira emakida erregimenean egiten diren obren ustiapenagatik edo zerbitzuen prestazioagatik exijigarriak direnak, ekonomia mistoko sozietateen, entitate publiko enpresarialen, kapital publiko soileko sozietateen, eta zuzenbide pribatuko bestelako formulen bitartez egiten direnean. Sektore Publikoko
Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak 103. artikuluan ezarritakoa gorabehera, apartatu honetan aipa zen diren kontraprestazio ekonomikoak ordenantza bidez arautuko dira. Ordenantza hori onartzeko prozeduran zehar, toki entitateek aginduzko txostena eskatu beharko diete ordenamendu juridikoaren arabera haien gainean eskuhar tze ko ahalmena duten administrazio publikoei.»
Hori horrela, kontsideratzen da, aipatutako izaera publiko ez-tributarioko ondare prestazioak onartzeko ordenantza espezifikoa egin behar dela, ordenantza fiskaletatik kanpo eta ordenantza berri hori urriaren 1eko 39/2015 Legearen 132. Artikuluaren baitan, Araudi Planean jasota egon behar dela.
Beraz, 2021erako Udal Araudi Plana aldatzea proposatzen da, honako epigrafea gehituz:
2.3. ZUBIAURRE ELKARGUNE INSTITUTOKO KULTUR, KIROL ETA AISI -EKIPAMENDUAN ETA UGARTEIGARAN ESTALI GABEKO IGERILEKUETAN ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUEN IZAERA PUBLIKO EZ TRIBUTARIOKO ONDARE PRESTAZIOA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA
Otsailaren 11ko 2019. Urterako Zerga Neurriak Onartzen Dituen 3/2019 Foru Arauak uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua eta urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Araua aldatu zituen izaera publiko ez tributarioko ondare prestazioen figura sortuz. Aurreko urteetan tarifa gisa kalifikatutako Elkarguneko kirol instalazioen prezioak kontzeptu honetan sar daitezkeela iritzita, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 20.4 artikuluaren baitan, horiek erregulatzen dituen ordenantza onartu behar du Udal honek. Beraz, ordenantza honen helburua izango da prezio horien kalifikazioa aldatzea eta horiek erregulatzea.
Ikusita Kontuhartzaileak irailaren 17ko datan egindako txostena, non sarrera hauen kalifikazioaren inguruko azterketa egiten den,
Antolakuntza Batzordeak irailaren 23an egindako bilkuran osoko bilkurari honakoa onartzea proposatu dio:
Lehenengoa: 2021rako Udal Araudi Planaren aldaketa onartzea, aurrez aipatutako testuarekin.
Bigarrena: Aipatutako planaren aldaketa udal web orrian erakusgai jartzea.
Azkoitian, 2021eko irailaren 30ean
ALKATEAK,
Javier Zubizarreta Zubizarreta