IRAGARKIA 2021eko maiatzaren 25eko Alkatearen Dekretuz honako ebazpenak onartu ditu: LEHENA: Azkoitian hika indartzeko eta bultzatzeko proiektua identifikatzeko logotipo lehiaketa deitzea. BIGARRENA: Logotipo lehiaketarako departamenduko zerbitzu teknikoak emandako txostenean proposatutako oinarriak onartzea eta lehiaketa deialdia oinarri horien edukiaren arabera egitea. HIRUGARRENA: Logotipo lehiaketako oinarriak argitaratzea udaletxeko webgunean, iragarki oholean eta gardentasun atarian ondoko edukiarekin: 1. Lehiaketaren helburua
Lehiaketa honen helburua da HIKA hizkera Azkoitian bultzatzeko proiekturako erabiliko den logotipoa aukeratzea. 2. Lehiaketaren saria
Irabazleari 600,00 euroko sari bakarra emango zaio (dagokion zerga-atxikipena izango du). 3. Lehiaketara aurkezteko bete beharreko baldintzak Lehiaketan Azkoitian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek parte har dezakete. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan original aurkeztu ahal izango ditu. Lan originala, argitaratu gabea eta inon saritu gabea izan beharko du. Logotipoak derrigorrez leloa jaso behar du bere baitan. Lanak NOKA hizkera islatu beharko du. Logotipoa egiteko edozein diseinu teknika erabili ahal izango da, baina, formatua eskalagarria izan beharko du. 4. Eskaerak non eta noiz aurkeztu Logotipoa izena emateko inprimakia ezizenez sinatuta behar bezala bete eta Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan aurkeztuko da, besteak beste, Azkoitiko Udaleko web orriko tramiteak online atalaren bitartez (https://azkoitia.eus/udala/tramiteak) edo herritarren arreta zerbitzuan: Helbidea: Herriko plaza z. g. 20720. AZKOITIA Astelehenetik ostiralera: 07:30-15:30 Udako ordutegia: Ekainak 15-Irailak 15 (biak barne): 08:00-14:00 Lan bakoitzeko izen-emate inprimakia aurkeztu beharko da. Proposamena lehiaketara aurkeztu ondoren, ezin izango da erretiratu. Logotipoa aurkezteko epea 2021eko ekainaren 1ean hasiko da eta 22an bukatuko da (biak barne). 5. Aurkeztu beharreko agiriak Logotipo lehiaketara lana aurkezteko interesatuek udalak emandako Hika proiekturako logotipo lehiaketarako izen-emate inprimakia aurkeztu beharko dute. Inprimaki hori, interesatuek eskuragarri izango dute Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Azkoitiko udaleko web orrian (www.azkoitia.eus). Aurrez aurre eta postaz: izena emateko inprimakiarekin bi gutun-azal ezizenez sinatuta erantsi beharko dira. Batean aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu beharko dira. Bestean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, emaila eta telefonoa. Telematikoki: izena emateko inprimakiarekin bi fitxategi erantsi beharko dira. Batean aurkeztu beharreko agiriak ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira. Bestean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, emaila eta telefonoa. Lehiaketan izena emateko inprimakiarekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da: Logotipoa paperean, gehienez A-4 formatuan, eta euskarri digitalean. Logotipoa koloretan, grisen eskalan edo zuri-beltzean. Logotipoaren aldaerak erresoluzio altuan aurkeztu beharko dira, ahal bada bektore formatuan (.ai, .svg, .pdf, .eps) edo bestela, erresoluzio finkoan gutxieneko neurria 2.000 pixel izan beharko duelarik zabaleran edo luzeran (.psd, .png, .jpg, .tiff) Logotipoaren memoria, gutxienez honako atalak jaso beharko ditu: Logotipoaren esanahia azaldu, arrazoitu. Tipografia, koloreak ohiko nomenklaturaren arabera, neurriak ...
Lanak ez dira itzuliko. Prozesua bukatutakoan, lan guztiak Udal Artxiboan gordeko eta zainduko dira. 6. Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak Azkoitiko hizkera jasotzea %15 Noka jasotzea %35 Originaltasuna %15 Kalitate artistikoa, sormena eta formatu ezberdinetan erabiltzeko egokitasuna %35
Guztira………………………………………....................................................................... %100 Konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak, homofoboak edo iraingarriak dituzten logotipoak baztertu egingo dira. 7. Epaia eta jakinarazteko epea Epaia aldaezina izango da eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, epaimahaiak lehiaketa epairik gabe utzi ahal izango du. Irabazleari epaia telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaio. Logotipo irabazlea 2021eko ekainaren 30ean jakinaraziko da komunikabideen bidez eta handik egun batzuetara pleno aretoan banatuko da saria. 8. Logotipo jabetza-eskubidea Logotipo sarituaren egileak Azkoitiko udalari lagatzen dizkio, esklusiboki, lan irabazlearen ustiapen-, erreprodukzio-, manipulazio-, edizio-, eta erakusketa-eskubideak, bai eta lanaren jabetza industrialarenak ere, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuaren 17. eta 48. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Sarituak erantzukizun osoa hartuko du bere gain sor daitekeen edozein eratako erreklamazioren aurrean, edo aurkeztutako lanen originaltasunari, antzekotasunari edo kopia partzialei buruz hirugarrenek egin diezazkioketen erreklamazioen aurrean. 9. Oinarriak onartzea Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. 10. Izaera pertsonaleko datuak babestea Informazioaren tratamenduan kontuan hartuko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Arduraduna: Azkoitiko Udala. Herriko plaza z/g. 20.720 Azkoitia. Telefonoa: (+34) 943 08 00 80. Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbidea: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Helburua: Datuak kontaktu gisa gorde eta erabiliko dira jarduera profesionala aurrera eramateko garrantzitsuak diren jardueretarako. Legitimazioa: Interes legitimo batean oinarritzen da legitimazioa. Jatorria: Zuzenean interesdunarengandik. Hartzaileak: Ez dira aurreikusten hirugarrenei egindako datu-komunikazioak. Eskubideak: Datuetan sartzeko, datuok zuzentzeko, suntsitzeko, datuen eramangarritasunerako eta datuen tratamendua mugatu edo uko egiteko eskubidea gauzatu ahal izateko, idatzizko komunikazioa eta zure nortasun-agiriaren kopia bidali behar dituzu arduradunaren helbidera edo Datuen Babeserako Ordezkariaren helbide elektronikora. Uste baduzu ez zaizkizula errespetatu eskubide horiek, Datuen Babeserako Euskal Bulegoan edo Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamatu ditzakezu. Informazio gehigarria: Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Datuen Babeserako Politika (https://azkoitia.eus/lege-oharra). 11. Publizitatea Deialdi honen testu osoa udaleko webgunean dago: www.azkoitia.eus 12. Kudeaketa Interesdunek argibideak eskatzeko edo galderak egiteko Azkoitiko udaleko Euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango dira, 943 857 175 telefonora deituz edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikora idatziz. 13. Legeria
Saria emateko, deialdi honetako oinarri arautzaileetan, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta hori garatzeko xedapenetan aplikagarri diren administrazio-zuzenbideko gainerako arauetan ezarritakoa aplikatuko da eta, halakorik ezean, zuzenbide pribatuko gainerako arauetan ezarritakoa. 14. Errekurtsoak Deialdi honen aurka Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez daiteke bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian eta Berraztertze Errekurtsoa deialdi honen ebazpenaren aurka hilabeteko epean. Epeak deialdi hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen. LAUGARRENA: 33/2014 Foru Dekretuaren 112. artikuluan xedatutakoaren arabera sariari %19ko atxikipena aplikatzea. BOSGARRENA: Saria 3300.480.335.00.01 partidatik ordaintzea.
SEIGARRENA: Erabaki horiek Kontu-hartzailetza sailari jakinaraztea. Azkoitian, 2021ko maiatzaren 26an.
ALKATEAK.
|
|