Ana Azkoitia Urteaga
Nombramiento:
El 17 de junio de 2023 en la sesión de investidura.
Eskuduntzak:
1. Alkatea da udalbatzako buru eta eskumen hauek ditu, eskuordetzen ez baditu:
a) Udal-gobernua eta udal-administrazioa zuzentzea.
b) Udalaren ordezkari izatea.
c) Udaleko osoko bilkuretarako deia egin eta bertan buru izatea, lege honetan eta hauteskunde-legedi orokorrean aurreikusitako kasuetan izan ezik, baita tokiko gobernu-batzarraren eta beste udal-organo guztien kasuan ere, legezko zein erregelamenduzko xedapenetan horrela ezarrita dagoenean; eta berdinketak daudenean, kalitateko botoarekin hori erabakitzea.
d) Udal-zerbitzuak eta udal-obrak zuzentzea, ikuskatzea eta bultzatzea.
e) Bandoak ematea.
f) Onartutako aurrekontuaren arabera ekonomiaren kudeaketa garatzea; gastuak xedatzea, bere eskumenen mugen barruan; kreditu-eragiketak ituntzea, Toki-ogasunak arautzen dituen abenduaren 28ko 39/1988 Legeko 158.5 artikuluan aipatutako eragiketak kanpoan utzita, baldin eta eragiketa horiek aurrekontuan aurreikusita badaude eta ekonomia-ekitaldi bakoitzean metatutako zenbatekoak baliabide arrunten 100eko 10a gainditzen ez badu, diruzaintzako eragiketak salbuespentzat hartuta, horiek baitagozkio une bakoitzean bizirik dauden eragiketen zenbateko metatuak aurreko ekitaldian kitatutako sarrera arrunten 100eko 15a gainditzen ez badu; ordainketak agintzea eta kontuak ematea; hori guztia Toki-ogasunak arautzen dituen Legean xedatutakoaren arabera.
g) Enplegu publikoaren eskaintza onartzea, osoko bilkurak onartutako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako probetako oinarriak onartzea; eta finkoak eta aldikakoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.
h) Langile guztien goi-buruzagitza betetzea; beren izendapenak eta zehapenak erabakitzea, udalbatzako funtzionarioak zerbitzutik kentzea eta lan-kontratuko langileak iraiztea barne, eta azken bi kasuotan osoko bilkurari eman beharko dio horien berri hurrengo lehenengo bilkuran. Eskumen hau ez da lege honetako 99.1. eta 3. artikuluetan xedatutakoaren aurkakoa.
i) Udaltzaingoaren buruzagitza betetzea.
j) Osoko bilkurari berariaz egotzi gabeko plangintza orokorraren garapeneko plangintza-tresnak onartzea, eta horiekin bat hirigintza-kudeaketako tresnak eta urbanizazio-proiektuak ere bai.
k) Akzio judizialak eta administratiboak betetzea eta udalaren defentsa egitea bere eskumeneko gaietan, beste organo bati eskuordetzan emandakoak izan arren; larrialdi-kasuetan, osoko bilkuraren eskumeneko gaietan ere jardun lezake horrela, eta osoko bilkurak hurrengo lehenengo bilkura egiten duenean eman beharko dio alkateak horren berri osokoak berretsi dezan.
l) Alkatetzaren eskumeneko gaietan egintzak kaltegarritzat jotzeko, osoko bilkurari proposamena egiteko ekimena.
m) Herri-hondamendi edo ezbeharretan nahiz horiek gertatzeko arrisku larria dagoenean, bere buruz eta bere ardurapean, neurri egoki eta beharrezkoak hartzea, eta osoko bilkurari berehala jakinaraztea.
n) Bere agintaritzarekiko obedientziarik eza eta udal-ordenantzak haustea zehatzea, ahalmen hori beste organo batzuei aitortuta dagoenean izan ezik.
ñ) Era guztietako kontratuak eta emakidak, horien zenbatekoak aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10a gainditzen ez badu, eta inolaz ere sei milioi euroko kopurua gainditzen ez badu; horien artean sartzen dira, halaber, urte anitzekoak ere, epea lau urtetik gorakoa ez denean, baldin eta urtealdi guztietako zenbateko metatuarekin lehen esandako ehunekoa gainditzen ez bada, lehenengo ekitaldiko aurrekontuko baliabide arruntak erreferentziatzat hartuta, eta aipatutako zenbatekoa ere gainditzen ez bada.
o) Obra-proiektuak eta zerbitzu-proiektuak onartzea, horiek kontratatu edo horien emakida egiteko eskumenak baditu eta proiektuok aurrekontuetan aurreikusita badaude.
p) Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, beren balioak aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10a gainditzen ez badu, eta hiru milioi eurotik gorakoa ez bada; ondarea besterendu ere egin dezake, lehen aipatutako ehunekoa eta kopurua gainditzen ez badira, kasu hauetan:
• Ondasun higiezinen kasuan, aurrekontuan hala aurreikusita badago.
• Ondasun higigarrien kasuan, historiaren zein artearen ikuspegitik baliokoak direla aitortutakoak salbuespen direla, aurrekontuan horiek besterentzea aurreikusi ez bada.
q) Lizentziak ematea, arloko legeek berariaz osoko bilkurari edo tokiko gobernu-batzarrari agindu ez badiete.
r) Udalaren erabakiak argitaratzeko agintzea, eta erabakiok bete eta betearaztea.
s) Legeek berariaz aitortzen dizkioten gainerakoak, eta Estatuko legediak edota autonomia-erkidegoetakoak udalerriari esleitutakoak izanik udaleko beste organo batzuei egotzi ez dizkietenak.
2. Alkateari dagokio, halaber, alkateordeak izendatzea.
3. Alkateak eskuordetzan eman ditzake bere eskumenak; ez, ordea, osoko bilkuraren eta tokiko gobernu-batzarraren bilkuretarako deia egin eta horietan buru izatea, berdinketa-kasuak kalitateko botoarekin erabakitzea, kreditueragiketak ituntzea, langile guztien goi-buruzagitza betetzea, funtzionarioak zerbitzutik kentzea eta lan-kontratuko langileak iraiztea, eta artikulu honetako 1. paragrafoko a), e), j), k), l) eta m) idatz-zatietan zehaztutakoak. Hala ere, tokiko gobernu-batzarrari eman diezaioke j) idatz-zatian jasotako eskumenak betetzeko eskuordetza.