Aurretiazko kontsulta publikoa Azkoitiko txikizkako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko merkataritza bonuen oinarri espezifiko erregulatzaileak onartzeko:
Ekarpenak egiteko azken eguna: 2021/07/20
I.- AURREKARIAK
7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituenak, 25. artikuluak xedatzen du Udalerriak, bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen esparruan, auzo-erkidegoaren beharrak eta nahiak betetzen lagundu dezaketen jarduerak aurrera eraman ditzakeela, artikulu horrek zehaztutakoaren arabera.
2/2016 Legeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, 17. Artikuluan zehazten ditu horien eskumenak eta horien artean dago 25. puntuan tokiko ekonomia eta gizarte-garapena bultzatzea. Baita ere, 34. puntuaren arabera tokiko erakundeek eskumena dute barne-merkataritza antolatzeko eta kudeatzeko eta eskumen honen barnean sartzen da txikizkako merkataritza eta merkataritzako ekipamendu handiak planifikatzea eta antolatzea.
39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzkoak, bere VI. Tituluan arautzen ditu administrazio publikoen legegintza ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala. 133. artikuluan ezartzen da legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko dela administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, zeinetan etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritzia jasoko den.
II.- OINARRIEN EDUKIA:
Oinarri hauen edukia honakoa da: Hamahiru artikulua, xedapen gehigarri bat eta azken xedapen bat.
-Lehengo artikuluan helburuak agertzen dira, bigarrengoan diruz lagunduko diren jarduera eta aplikazio eremua. Helburua. Ondoren laguntzen izaera eta kudeatuko duten organoa zehazten dira.
- 5. Artikuluan diru laguntza hauen onuradunak agertzen dira, parte hartzeko merkatariek bete beharreko baldintzak, jarraitu beharreko prozedura eta izango dituzten betebeharrak zehazten direlarik ondorengo artikuluetan.
-9. Artikuluan merkataritza bonuen banaketa arautzen da, ondoren, indarraldia eta egutegia nola zehaztuko diren xedatzen da. 11. Artikuluan Programan parte hartu duten saltokietan jaso dituzten merkataritza bonuak trukatzeko prozedura.
- Amaitzeko, 12. artikuluan ikuskatzea eta ez-betetzeak arautzen dira eta ondoren, datu pertsonalen babesa zehazten da.
-Xedapen gehigarrian zehazten da oinarri espezifiko hauetan ez dena zehazten, Udaleko diru laguntzen ordenantzen orokorraren eta gainerako araudiaren arabera ebatziko dela.
III.-KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK
Proposatzen diren aldaketekin honako arazoak konpondu nahi dira:
1.- Oinarri hauekin nahi dena da, batez ere, herriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen kontsumoa sustatzen duen bonu-sistema arautzea. Udalak tresna egokitzat jo du bono sistema ezartzea, Azkoitiko hiri-ingurunea dinamizatzeko, merkataritza eta ostalaritzari laguntza gehigarri bat emateko, Azkoitiko txikizkako establezimenduetan eta ostalaritza indartzeko aurrez aurreko kanalaren bitartez. Horregatik, merkataritza bonuen programa, gauza puntual gisa erabili ordez diru-laguntza estruktural bat izan daitekeela jotzen da eta horretarako oinarriak onartu behar dira, ondoren, bonu programa bakoitza deialdi bidez irekitzeko.
2.- Zehaztea bonuak nolakoak izango diren, non eta nola erabili ahalko diren. Herritarrek kanpaina ezberdinen ondorioz, zalantzak izan dituzte zertan edo zein establezimendutan erabili ditzaketen merkataritza bonuak. Oinarri hauekin, argi geratzen da jasoko duten laguntzaren zenbatekoa eta bonuen erabilera.
3.- Merkataritza bonuetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak, jarraitu beharreko eta trukatze prozedura zehaztea. Horrela, merkatariek izan ditzaketen zalantzak argitzea lortu nahi da. Merkataritza bonuen lehen kanpainan, merkatariek pairatu zuten zehaztasun gabezia ekiditeko, zehaztu da nola egin behar duten trukatze prozedura, zer aurkeztu behar, zenbatean behin, eta noiz egingo den ordainketa.
IV.- PROPOSAMEN ESANGURATSUENAK
- Merkataritza bonua, izaera, diruz laguntzen den jarduera eta eremua:
1.- Merkataritza bonu bakoitza 40 euro ordainduko da eta 60 euroko balioa izango du. Txikizkako establezimenduko merkatari, ostalari edo zerbitzu eskaintzaileen bezeroek merkataritza bonu batean sei txartel jasoko ditu eta txartel bakoitzak hamar euroko balioa izango du. Txartel bakoitza kolore batekin identifikatuko da eta horren arabera sektore batean edo bestean trukatu ahalko da. Txartel bakarra dago, hori kolorekoa, elikaduran ezik, beste sektore guztietan nahi bezala erabili daitekeena.
2.- Parte hartuko duen saltoki bakoitzean kartel bat jarriko da, bezeroak establezimendu bakoitzean ze txartel erabili dezakeen jakiteko.
3. Erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da eskudirutan itzuliko.
4. Bonuak ezin dira eskudirutan trukatu, eta ez da inola ere itzuliko balio horren zenbatekoa.
5. Deialdi bakoitzean zehaztuko da bonuen baliozkotasun epea.
6. Parte hartu ahalko dute diruz lagundu daitekeen jardueraren esparruan sartzen dira Azkoitiko txikizkako merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu guztiak.
- Parte hartzeko baldintzak:
Deialdi bakoitzean zehaztuko da merkataritza bonuetan parte hartu nahi duten saltoki eta ostalariek eskaera, ze epetan aurkeztu dezaketen.
Interesa izan dezaketen merkatari eta ostalariek parte hartzeko eskaera orria Azkoitiko Udaleko webgunean egongo da www.azkoitia.eus
Eskaera orria aurkeztean, parte hartzen duten establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta jarraibideak emango zaizkie.
- Saltokien betebeharrak:
Merkataritza bonuetan parte hartzeko eskaera orria aurkeztu duten saltokien betebeharrak hauek izango dira:
1.- Atxikitako establezimenduak konpromisoa hartzen du publizitateko materialak saltokian jaso eta ikusteko moduan jartzeko.
2.- Atxikitako establezimenduak eskuratzaileen nortasuna kontrolatzeko konpromisoa hartzen du.
3.- Hobariz emandako zenbatekoa itzultzea eskatzeko, establezimenduak salmentaren frogagiriak harrera bulegoan utzi beharko ditu; hau da, behar bezala betetako merkataritza bonua eta faktura edo erosketa tiketa.
4.- Merkataritza bonuen erabiltzaileei ez zaie itzuliko erosketaren eta bonuaren balioaren arteko diferentzia.
5.- Parte hartutako establezimenduekin harremanetan jarri ahal izango da, funtzionamendua egiaztatzeko eta oro har prozesuaren eta kanpainaren inguruan zer iritzi duten egiaztatzeko.
- Programan parte hartu duten saltokietan jaso dituzten merkataritza bonuak trukatzeko prozedura:
Trukea egiteko, jasotako merkataritza bonuak eta erosketa tiketa eraman beharko dira harrera bulegora. Trukea astean behin egingo da. Hobariaren xede den zenbatekoa dokumentazioa egiaztatu ondoren ordainduko da, jaso eta gehienez ere hilabeteko epean eta banku transferentzia bidez.
V.- ONARTZEKO BEHARRA ETA EGOKITASUNA
Merkataritza bonuen bitartez diruz lagundu nahi den jarduera bultzatzeko beharrezkoa da oinarri hauek ahalik eta azkarren indarrean sartzea. Horretarako, behin betiko onartuta egon behar du eta GAOn argitaratuta.
VI.- OINARRIEN HELBURUAK
Azkoitiko Udalak, merkataritza bonuen oinarriak onartuz, bonu kanpainak ahalbidetu nahi ditu eta beraiekin Udalerriko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzea, ondasunak eskuratzeko orduan herritarren ohitura aldaketak larriki eragiten dion sektore baten garapen ekonomikoa bultzatzea lortu nahi da. Gainera, sektorea biziberritzea, herritarrak herrian kontsumitzera animatuz eta guztion artean Azkoitiko kaleak bizirik mantendu ahal izatea.
Onuradunak kanpainan parte hartzen duten Azkoitiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduak izango dira, helburua herriko txikizkako merkataritza eta ostalaritza laguntzea delako, eta modu egoki eta erakargarritzat jotzen da, lehendik aurrera eramaten ziren kanalez gain (batez ere, herriko merkataritza elkarteari ematen zaion laguntza) kanal hau erabiltzea, kanal zuzena delako, esan bezala, kontsumo ohituretan eragin zuzena izan dezakeena eta bestalde elkartetik kanpo dauden komertzio eta ostalaritza establezimenduetara ere iristen dena.
Horren adierazgarri da hautatutako sistema, non bonuak koloretan banatzen diren laguntza ahal den sektore gehienetara iritsi dadin, merkatari/ostalari guztien mesedetan, nahiz eta norbanakoarentzat muga bat suposatzen duen (ezin duelako bono osoa denda/sektore bakar batean gastatu).