• Lehiaketa 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
• Euskaraz idatzitako ipuinak aurkeztu beharko dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoitzez idatzita.
• Lanek originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dute.
• Ipuinak udaletxera bidali beharko dira gaitzizenarekin izenpeturik eta, horrekin batera, gaitzizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira. Ondorengo helbidera bidali beharko dira: Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g. 20720 Azkoitia.
• Lanak aurkezteko azken eguna: 2022ko urriaren 31.
• Epaimahaiak abenduaren 17an hartuko du erabakia.
• Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
Sariei dagokienez 700, 500 eta 400 euroko dirusaria eta oroigarria jasoko dituzte hiru irabazleek, hurrenez hurren.