Getari Etxegarairen zuzendaritzapean arituko dira aktoreak, "edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa" eskainiz ikus-entzulegoari.
Noticias
"Kottauak" antzezlanak bikote harremanak jorratuko ditu komedia giroan
Txalo etxeak "Kottauak" antzezlana taularatuko du larunbatean, urtarrilaren 21ean, Baztartxo Antzokian. Emanaldia 19:00etan izango da eta sarrerak aurrez eskuragarri daude www.azkoitia.eus/agenda atarian.
Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunak izango dira eszenatoki gainean, "emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikote harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu-lehortean". Konponbidea bilatu nahian gabezia horri, "ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute", komedia giroan.