Jendetza bildu da sari banaketa ekitaldian. Antolakuntzaren izenean, Juan Bautista Mendizabalek adierazi duenez, lehen mailako lehiaketa bihurtu da 40 edizio hauetan. 42 urte dira sortu zela, baina pandemiak iraun zuen bi urteetan bertan behera geratu zen. Parte hartu duten margolariei eskerrak eman dizkie Mendizabalek, parte-hartzerik gabe ezinezkoa delako horrelako lehiaketa bat antolatzea. Halaber, esan du, herriaren bilakaeraren isla direla urte guzti hauetan aurkeztutako lanak.