Horra 42. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako oinarriak:
1- Lehiaketa, hemezortzi urtetik gorakoentzat da.
2- Euskaraz idatziriko ipuinak aurkeztu beharko dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoitzez idatzita aurkeztuko dira.
3- Lanek originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dute.
4- Ipuinak udaletxera bidali beharko dira gaitzizenarekin izenpeturik eta, honekin batera, gaitzizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira.
Helbide honetara bidali beharko dira:
Azkoitiko Udala
Herriko enparantza z/g. 20720 Azkoitia.
5- Bidaltzeko azken eguna urriaren 31 izango da.
6- Epaimahaiak abenduaren 16an hartuko du erabakia
7- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
SARIAK:
1.- 700€ eta oroigarria
2.- 500€ eta oroigarria
3.- 400€ eta oroigarria