Bilera 18:30ean izango da, Elkargunean. Bihar, berriz, Trenbidearen zumardia, liburutegi ingurua, Bizkargi eta Ibai-ondokoen bilera, izango da, Julio Urkijo, Trino de Uria, Ugarte eta Jandonianiz barne. Datorren astean beste bi bilera egingo dira, eta horren ondotik, bilera hauetan ateratako ondorioak aztertzeko tailera bat egingo da azaroaren 10ean.
Atzoko bileran naiz egunotan egingo direnetan parte hartzerik ez duten herritarrek Internet bidez ere egin ahalko dituzte euren ekarpenak. Udal webgune bidez edo danonherrixe@azkoitia.net posta elektronikora bidaliz egin daiteke.