Lan hauek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker egin dira, eta Azkoiti eta Azpeitiko Udalek kudeatu dute, Iraurgi Lantzenen sustapenaren bidez. Lan guztiak kontrol arkeologikoaren bidez egin dira, Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurreko Sailaren aldetik.
Munoaundiko indusketa arkeologikoaren ondoren egin dira lan hauek. Aurtengo ekinaldia VII.a izan da eta sarbidearen inguruko egituretan lan egiteaz gain, beste indusketa-eremu berri bat ireki dugu hego-mendebaldean, etxebizitzen arrastoen bila eta bizi-moduen informazioa berreskuratzeko. Azpimarratzeko elementu bezala, aurten, lehenengo aldiz, kobrezko zepa bat agertu da, material honen metalurgia-lanak bertan egiten zutela ziurtatu duena.
Ikerketa arkeologikoa Gipuzkoako Foru Aldundia, Azkoiti eta Azpeitiko Udalek finantzatzen dute urtero, Iraurgi Lantzek sustatu, eta Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurreko Sailaren zuzendaritza arkeologikopean.
Datorren urtera begira, indusketa arkeologikoarekin jarraitzea espero da eta horrekin batera dibulgazio-lanak aurrera eramango dira, azken finean, lan hauen guztien helburu nagusia egunen batean aztarnategia musealizatzea baita.