Azkoitian lan egiten duten 9 gobernuz kanpoko eragileak eta Udala elkarlanean aritu dira aste hori antolatzen, helburu bakarrarekin: egiten duten lana gizarteratu, kontzientzia sortu, eta Iparra eta Hegoaren arteko harremanaren inguruan hausnarketa eragin. Fiare banku etikoaren inguruko hitzaldia, zine konprometitua, testu irakurketa... egitarau oparoa antolatu dute eta herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Besteak beste, larunbat eguerdian plazan egingo den testu irakurketan testu ezberdinak irakurtzeko aukera izango da, eta ahalik eta herritar gehienak parte hartzea nahi dute. Hemen duzue egitarau osoa.