Enpresa horretako kideek IB Sarea bidelagun izanik azken urteetan kudeaketa aurreratuaren arlo desberdinetan izandako ibilbidearen berri eman zuen, hala nola estrategia mailan egiten ari diren hausnarketak, pertsona mailan egiten ari diren aldaketak, bezero mailan lantzen ari diren ekintza desberdinak, gizarte mailan Gureak-ekin duten akordioaren nondik norakoak, etb...
Diputazioaren aurkezpen ekitaldian Programa, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamenduko Diputatu Nagusi Jon Peli Uriguen, Berrikuntzako eta Jakintzaren Sustapeneko departamentuko zuzendari Oscar Usetxi, Spri-ko Berrikuntza eta teknologiako zuzendari Aitor Cobanera eta Euskaliteko Zuzendari Fernando Sierra izan ziren.