Oro har, arlo ezberdineko proiektuak atera dira aurrera, gehien bozkatutako proposamenen artean baitaude ekonomiari, gazteriari, euskarari eta kulturari lotutako proiektuak.
Honakoak dira herrietarrek lehenetsitako proiektuak:
Baserri bideak konpontzea
Bailarako arte eszenikoen eskola sustatzea
Bertako produktuen eta merkataritzaren alde egitea
Landaguneko edadetuentzako zerbitzuak bultzatzea
Energia subiranotasuna
Eskualdeko mitologia jaso, aztertu eta zabaltzea
Udaleku parte-hartzaileak egitea haur eta gazteentzat
Ekintzailetasun planak sustatzen jarraitzea
Pasaiako Segadaren inguruko dokumentala egitea
Landa eremuetako baserrien ur gabezi arazoak konpontzea