Bertso saioaz gain, hitanoaren inguruko mahai-ingurua egingo da. Eneritz Artetxe bertsolariak moderatuta, Eli Pagolak, Andoni Egañak, Imanol Artolak eta Xabier Eizagirrek hartuko dute parte solasaldian.
Ekimenaren helburua da hitanoaren inguruan hausnartzea eta hikaren eta nokaren ezagutzaz, erabileraz eta bilakaeraz mintzatzea.
Amaieran, hika logotipo lehiaketaren irabazleari, Jon Custodiori, 600 euroko saria emango zaio.
Indarrean dauden murrizketak tarteko, plaza kopurua mugatua da, aretoa bete arte.