ZER DA?


Azkoitiak laster 700 urte beteko ditu, eta testuinguru horretaz baliatuta herri mailako diagnostiko bat osatu nahi dugu.

Diagnostiko partekatua, hau da, herritar zein eragile askoren iritzi eta ikuspegi anitzez osatutakoa.

Herriaren egoera hobeto ezagutu nahi dugu, eta partekatuak diren erronka horiei elkarrekin ekin.

ZERGATIK PARTE HARTU?


Lehenik, azkoitiar bezala zure iritziak balioa duelako, eta ezagutzen duzun horretatik ekarpena egin dezakezulako.

Bigarrenik, ikuspegi anitzak jaso nahi ditugulako. Prozesuak alderdi politiko guztien oniritzia jaso du, eta udal langileak ere prozesuan parte hartuko dute.

Deialdiak: noiz eta nola parte har dezaket?


Urriak 1 eta urriak 20 artean

Inprimakia bete.

Eskuorri honekin batera doakizun inprimakia bete eta horretarako jarritako buzoi batean sartu.

Buzoiak hemen: Elkargunean, Udaletxean eta Liburutegian.

Kalean jarriko ditugun postuetara hurbildu.

Urriak 410:30-13:30 Parrokia aurrea.

Urriak 510:30-13:30 Jausoro eta 15:00-19:00 Liburutegi aurrea.

Urriak 610:30-13:30 Elkargunea eta 15:00-19:00 Balda plaza.

Webgunearen bidez zure iritzia eman dezakezu bertan jarritako inkestan

Irailak 21 eta azaroak 4 artean

Arlo ezberdinetako eragileekin egingo ditugun bileretan parte hartuz.

Irailak 29 urriak 2718:30 Kultur eta kirol elkarteak.

Irailak 28* urriak 2818:00 Hezkuntza, hizkuntza eta aisialdia.

Irailak 21 azaroak 215:00 Eragile sozioekonomikoak.

Irailak 28 azaroak 218:00 Berdintasuna eta kultur aniztasuna.

Irailak 30 azaroak 317:00 Ongizatea eta bizitza kalitatea.

Irailak 30 azaroak 418:30 Bizilagunak, Ingurumena, Lurraldea.

* Bilera hau 16:30ean izango da.

Bilerak Elkargunean izango dira.

BATERATZE SAIOA

Azaroak 2010:00 Elkargunean

Prozesua amaitu eta ondorioak ezagutzeko saio irekia izango da.

Eman izena hemen:


Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Partaideak


Udala osatzen duten ordezkari politiko, teknikari eta langileak

3.adina, egoera zaurgarrian dauden kolektiboak

Hirigintza eta inguru giroarekin zerikusia duten eragileak, mugikortasunarekin zerikusia dutenak, energia berriztagarriak…

Auzo elkarteak, jai batzordeak eta taldeak, kultura taldeak (musika, dantza, antzerkia, sortzaileak) eta gazte taldeak.

Zerbitzuak, tokiko kontsumoa, merkataritza eta ostalaritza.

Eskolak, guraso elkarteak, hizkuntza eragileak, aisialdia sustatzen duten taldeak

Sexu eta genero eragileak (talde feministak), jatorri anitzeko komunitateak/eragileak…

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra