ZER DA?
Azkoitiak laster 700 urte beteko ditu, eta testuinguru horretaz baliatuta herri mailako diagnostiko bat osatu nahi dugu.
Diagnostiko partekatua, hau da, herritar zein eragile askoren iritzi eta ikuspegi anitzez osatutakoa.
Herriaren egoera hobeto ezagutu nahi dugu, eta partekatuak diren erronka horiei elkarrekin ekin.
ZERGATIK PARTE HARTU?
Lehenik, azkoitiar bezala zure iritziak balioa duelako, eta ezagutzen duzun horretatik ekarpena egin dezakezulako.
Bigarrenik, ikuspegi anitzak jaso nahi ditugulako. Prozesuak alderdi politiko guztien oniritzia jaso du, eta udal langileak ere prozesuan parte hartuko dute.