Azkoitiko Udalak Urola Erdiko Enplegua sustatzeko planaren baitan, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta, aldi baterako administraria kontratatuko du. Kontratazioa Urola Ekiten IV proiektuaren baitan sartzen da.
Lanpostuan interesa duenak Lanbiden eman beharko du izena gaurtik abenduaren 11ra bitartean.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak dira emakumezkoa eta langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea, Urola Erdian erroldatua egotea, EGA edo baliokidea izatea eta 35 urte edo gutxiago izatea.
Landa eremuari loturiko inbentarioa egin eta izapideen mekanizazio lanak burutzea izango dira administrariaren ardurak.