Azkoitia Bizia Azkoitia Osasuntsua egitasmoaren baitan, Adizkioen Prebentzio Komunitarioko Udal Plana landu da 2020-2024 eperako. Gaurtik, azaroak 14tik 28ra bitartean, herritarrek aukera dute planaren inguruan ekarpenak egiteko. Ekarpenak egin daitezke ekarpen orria beteta, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatzita edota 943857174 telefonora deituta.
Plan hau gizarte-zerbitzuetako sailak hainbat gizarte-eragilerekin batera egindako lanetik sortu da, eta sailen arteko ezinbesteko lankidetza du; herritarren interesak eta nahiak bildu, aztertu eta asetzeko beharrezko esparrua izan nahi du, bizi-baldintzekin eta bizikidetza-harremanekin zerikusia duen guztian; eta komunitateak berak duen ahalmena garatzen saiatzen da, guztien ahaleginarekin Azkoitiko Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Tokiko Planaren eraginkortasuna biderkatzen lagun dezan.