Azkoitiko merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren oinarri arautzaileak erakusketa publikoan egongo dira uztailaren 27ra arte, eta beraz, ordura arte ekarpenak egiteko aukera zabalik dago. Orain arte, laguntza hauek Alde Zaharreko lokalei bideratuta zeuden. Orain, ordea, herri osora zabaldu nahi dira negozioaren kokalekua muga izan gabe.