Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Udalak Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea atzo zabaldu zen eta uztailaren 25ean itxiko da.
Kontratuen iraupenari dagokionez, lau peoietatik hiru sei hilabetetarako kontratatuko dira eta bat, hiru hilabeterako. Denak lanaldi osorako. Burutuko dituzten lanen artean daude mendietako sasi garbiketa edota mendiko pisten egokitzea, ateak eta hesiak konpontzea, landa-bideetako bidegurutzeetan seinaleak jartzea, iturriak konpontzea edota behatokiak prestatzea.
Baldintzen artean, 55 urtetik gorako gizonezkoei eta 55 urtetik gorako emakumezkoei zuzenduta daude bi eskaintza. Hirugarrena 45 urtetik gorakoei zuzentzen zaie eta laugarrenera hautatzeko emakumezkoa eta denbora luzeko langabetua izan behar da.
Lan eskaintzetan izena emateko bete beharreko eskakizunak dira baita eskolaritate ziurtagiria izatea, lorezaintzan esperientzia izatea, ahozko euskara maila altua izatea, langabea izatea eta izena emanda egotea Lanbiden lan-eskatzaile gisa, eta Urola Erdian bizitzea.
Horra eskaintzaren linka: http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162018007890&CTRG=1&TEXT=azkoitia&ORGN=LG%3DE%7CPM6%3Dazkoitia%7CCTRG%3D1