IRAGARKIA

2017ko martxoaren 15eko Alkatetza Probidentzia bitartez, INGURUMENAREKIN LOTUTAKO ZENBAIT PROGRAMA ETA JARDUERA EGITEKO, IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEI, TALDEEI ETA PERTSONEI DIRU-LAGUNTZA lortzeko izen-ematearen tramiteari hasiera ematea erabaki da. Eta iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean irteten denetik, 30 eguneko epea ematea.

Horretarako, eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  • Diru-laguntzak eskatzeko Azkoitiko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan interesdunen esku dagoen eskabide ofizialaren ereduaren araberako diru-laguntza-eskaera.
  • Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta erakundeen erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
  • Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
  • Erakundearen edo taldearen estatutuak.
  • Eskatzailea norbanakoa bada, NANaren eta Curriculum Vitae-aren fotokopia (ez ditu aurkeztu behar 2, 3, eta 4 puntuetan adierazitakoak).
  • Diru-laguntzaren xede izango den programa edo jardueraren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak...).
  • Diru-laguntzaren xede izango den programa edo jardueraren aurrekontua.
  • Erakundearen urteko aurrekontua.
  • Kontu korrontearen jabetzaren banku-ziurtagiria.
  • Beste entitateren bati diru-laguntza eskatu bazaio, horren ziurtagiria.
  • 2. artikuluari dagokion egiaztagiria.

(Ordenantza GAO 2016ko martxoaren 3an)

Azkoitian, 2017ko martxoaren 15ean

ALKATEAK

IRAGARKIA

2017ko martxoaren 3an, Alkatetza Dekretu bitartez, hasierako onarpena eman zitzaion, Txalonerreka Ekialdea, 10.1 sektoreko, Birpartzelatze Proiektuari.

Espedientea jendaurrean ipiniko da 20 egunetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki taulan, udaletxeko web orrian eta hedapen handiena duen aldizkarian eta Gardentasun Legeak esanda bezala, Gipuzkoakoatarian argitaratuz.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 43.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki. 

Azkoitian, 2017ko martxoaren 6an, 

ALKATEAK

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra