Aurretiazko kontsulta publikoa Azkoitiko txikizkako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko merkataritza bonuen oinarri espezifiko erregulatzaileak onartzeko:
Ekarpenak egiteko azken eguna: 2021/07/20
I.- AURREKARIAK
7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituenak, 25. artikuluak xedatzen du Udalerriak, bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen esparruan, auzo-erkidegoaren beharrak eta nahiak betetzen lagundu dezaketen jarduerak aurrera eraman ditzakeela, artikulu horrek zehaztutakoaren arabera.
2/2016 Legeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, 17. Artikuluan zehazten ditu horien eskumenak eta horien artean dago 25. puntuan tokiko ekonomia eta gizarte-garapena bultzatzea. Baita ere, 34. puntuaren arabera tokiko erakundeek eskumena dute barne-merkataritza antolatzeko eta kudeatzeko eta eskumen honen barnean sartzen da txikizkako merkataritza eta merkataritzako ekipamendu handiak planifikatzea eta antolatzea.