Tokiko Agenda 21 ingurumen ekintza plana da, eta irizpide iraunkorren bidez udalerriko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikan eragitea du helburu. Ingurumen eta baliabide naturalen arteko oreka lortu nahi du, eta eragin negatiboak murriztu.
Nazioartean Agenda 21 Nazio Batuen Ekintza Plana da, XXI. mendeko garapen iraunkorra sustatuko duena. 173 gobernuk onartu zuten 1992an Rio de Janeiro egin zen biltzarrean (Lurraren Gailurra), eta horren adierazpide egokiena, bai Europan bai herrietan, Aalborgeko Gutuna da (Garapen Iraunkorrerantz doazen Europako herrien gutuna). Herrietan garapen iraunkorra bultzatzea da hitzarmen horren helburua, eta herri administrazioek Tokiko Agenda 21 prestatzeko eta garatzeko konpromisoa hartu zuten.
Azkoitiko Udalak ere Tokiko Agenda 21 garatzeko konpromisoa hartua du, eta horretarako herrirako ekimen zehatzak prestatu eta garatzen ari da.