Programaren xedeetako bat da kaleko katu kopurua murriztea kontrol etikoan oinarritutako programaren bidez. Programak hainbat puntu ditu: esterilizazioa, identifikazioa, osasun kontrola, elikadura, ingurunearen desinfekzioa eta garbiketa, eta katu lagunkoien adopzioa.
Udalak zuzenean ordainduko ditu albaitarien zerbitzuetatik sortutako gastuak, hala nola, esterilizazioak, parasitoen aurkako tratamenduak, e.a.
Azkoitian gutxi gorabehera 80 katu daude kalean eta 16 kolonia.
Azpimarratzekoa da baimendutako pertsonek bakarrik ahalko dutela katuei janaria eman, eta gainera, leku jakin batzuetan soilik.
Adopzioa da programaren faseetako bat. Katulagun Elkartea arduratuko da katu lagunkoiak adopzioan emateaz. Boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonek katulagun.elkartea@gmail.com idatzi dezakete.
Egun hauetan informazio guztia xehetasunez jasotzen deun liburuxka banatuko da etxe guztietan. Kartelak ere ipiniko dira koloniak dauden tokietan.