Koloratzailearen kontzentrazioa kaltegarria ez den arren, Udaltzaingoak abian jarri du jada dagokion jarduera-protokoloa eta kasuan kasuko erakundeen esku jarri dute informazioa.
Bestalde, Udalak lasaitasun mezu bat helarazi nahi du, normala delako ezustekoa eta asaldura sortzea, baina zorionez efektu bisual batean geratu da dena. Edonola ere, Udalak ikerketa amaieraraino eramango du, horrelako gertakariak ezin direlako arinki hartu.
Udaltzaingoak 12:37an jaso du abixua eta 14:25erako, ibaia bere onera etorri da.
Berriak
Ibaiaren tindaketa ez da kaltegarria, enpresa batek entseguetan erabilitako fluoreszeinak eragin du
Ibaiaren koloreak eragindako inpaktu bisualaren aurrean, Udalak jakinarazi du tindaketak ez duela kalterik, toxikoa ez delako, eta inertea delako. Kolore berdea Altuna y Uria enpresa Cie Automotive konpainiarentzat exekutatzen ari den obretan egiten ari zen entsegu batzuek eragin dute.
Ibaiak berde kolorea hartu du, enpresak proba batzuk egiteko fluoreszeina sodikoa bota duelako. Substantziak berde kolorea sortzen du, koloratzailea ez-toxikoa izan arren. Ez du inolako ingurumen-inpakturik. Ihesak detektatzeko eta jariakorren joan-etorriak ikusteko erabiltzen den substantzia da. Kasu honetan, obra barruko euri-uren norabidea ezagutzeko bota dute fluoreszeina.