Berriak
Aizkibel Liburutegiak hilabetero eskainiko ditu ekintzak 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Aizkibel Udal Liburutegiak haurrei zuzendutako eskaintza zabalduko du ikasturte honetan. Urrian, hilabete honetan hasi eta maiatzera bitartean hilabetero ekintza ezberdinak izango dira.
Besteak beste, ipuin kontaketa saioak, zientzia tailerrak, idazketa lantegiak, itzal-argien taillerak, e.a. eskainiko dira, haurrek gozatuz, entretenituz, ikasi dezaten.
Ekintzak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, aldiro jakinaraziko dira jarduera bakoitzaren datak eta orduak.