Dirulaguntzak eska daitezke, besteak beste, webgunea edota publizitatea euskaraz egiteagatik. Kasu horietan, kostuaren %60ko laguntza jasoko luke onuradunak, betiere, gehienez 600 euroko mugarekin.
Poltsak, kartazalak, bisita-txartelak, fakturak, zigiluak eta bestelako materiala euskaraz aurkezteagatik ere kostuaren %60ko dirulaguntza jasoko da. Kasu honetan, gehienez 360 eurokoa izango da laguntza.
Kanpoko errotulua euskaraz jartzeagatik, laguntza kostuaren erdia izango da, 360 euroko gehiengoarekin, eta programa informatikoak euskaraz egiteagatik, berriz kostuaren %100 emango da; gehienez, 600 euro.
Informazioa eskatzeko 943 85 71 75 telefonora deitu daiteke edota euskara@ azkoitia.eus e-mailera idatzi.
Euskara ikasteagatik beka
2022-2023 ikasturtean euskara ikasteagatik beka eskatzeko azken eguna urriaren 16a da.
Halaber, 2023-2024 ikasturteko euskara ikastaroen matrikula ordaintzeko erraztasunak eskatzeko epea urriaren 27an itxiko da.
www.azkoitia.eus atarian, dirulaguntzen atalean eskuragarri dago informazio osagarria.
Azkoitian euskara ikastea doan da iaztik. Udalak matrikularen %100 bueltatuko die Azkoitian erroldatutako, eta gutxienez klaseetara %85eko asistentzia bermatzen duten ikasle guztiei.
Halaber, Udalak erraztasunak ematen dizkie hasieran matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleei, langabetuei, erretiratuei, pentsiodunei, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren (GLL) bat jasotzen dutenei. Ordainketarako erraztasunak eskatzen dituenari matrikularen %80 aurreratzen zaio eta %20 jarri behar izaten du. Ikasturte amaieran Udalak %20 hori itzultzen dio, baldin eta ikastaroa gainditzen badu eta %85eko asistentzia izaten badu.