Mundu mailan hain ezaguna de interpreteak, kontzertista gisa sekulako ibilbide oparoa du, bost kontinenteetako jaialdi ospetsuenetan parte hartuz. Besteak beste, Olivier Messiaenen organorako obra osoa grabatu du. Messianek berak Latryri buruz Marcel Dupré berria zela esan zuen, interprete handia, inprobisatzaile aparta eta pedagogo ona.
Latryk Azkoitian Alexandre Guilmant, Camille Saint-Saéns, César Frank, Louis Vierne edo Charles-Marie Widorren obrak eskainiko ditu.
Hitzordua larunbat honetan, urriaren 14an, izango da, 20:00etan, Azkoitiko Parrokian. Ohi bezala, sarrera doan da.
Zalantzarik gabe, Latry izango da XXIV. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan parte hartuko duten izarretako bat. Musika zikloa Fray Joseph Echevarría elkarteak antolatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta kontzertuak eskaintzen diren hiru udalerrietako udalekin lankidetzan.